Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ADIZAN GABRIELA
Testu normalizatua
ADIZAN GABRIELA
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
LARRAINZAR, P. VICTORIANO DE, TRANS.

BEREZKO TESTUA

1.-Adizan, Gabriela,
Zenbat urte ditun?
-Ogei ta amasei.
-Nik geia baditun.
Baldin oraingo txandan
Ezkontzen ezpagaitun,
Geren bizi guziko
Neskazartu gaitun.

2.-Nereak oi ta amalau
Ditun onezkero,
Baña neskazartzerik
Ez diñat espero;
Mutillak ezkontzeko
Ain zebiltzen bero,
Beintzat nik badizkiñat
Zazpi zapatero.

3.-Nik ere badiskiñat
Lau txikiatzalle
Zazpi barkillero ta
Bi piper-saltzalle,
Eta gañera iru
Kale-garbitzalle,
Bi Kabo primero ta
Lau arpa-jotzalle.

4.-Nere bizi moduaz
Nion ernegatzen,
Mutil guztokorikan
Ez diñat billatzen.
Gorputza asi zaidan
Pixka bat torpetzen,
Neskazarra naizena
Zidaten igartzen.

5.-Soñekorik onena
Egin diñat jantzi,
Gañera eskutikan
Sonbrilla ta guzi.
Oingo mutil gaztiak
Ainbeste malezi,
Ni ikusi orduko
Ziazten igesi.

6.-Oso itxusia den
Neskazar izena;
Aditu utsarekin
Artzen diñat pena.
Oraiñ edukirikan
Sasoirik onena,
Au da lastimagarri
Gu biok gaudena!"