Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ANDERIA GORARIK
Testu normalizatua
ANDEREA GOIAN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
LUZAIDE/VALCARLOS
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Anderia, gorarik zaude leiohan.
Zure senarra behera dago Prantzian.
Hura hantik yin ditekenen artian,
Eskutaritzat har nezazu sahetsian.

2.-Ene senarra behera bada Prantzian,
Auzuak hurbil utzi derauzkit yuaitian;
Hura hantik yin ditekenen artian,
Eskutari beharrik ez dut etxian.

3.-Izan nuzu Prantzian eta Espainian,
Bai eta ere Anglaterra guzian:
Andere ederrik ikusi izan dut heietan,
Zure parerik etzen ene begietan.

4.-Eskutaria, ederki mintzo zira zu:
Zure etxian beharko duzu istatu; (ostatu)
Ganbera garbi, ohia xuri dukezu;
Nihaur ere aldian hurbil nukezu.

5.-Eskerrik aski dautzut, etxekanderia,
Zure senarra duzu ni baño gizon hobia;
Zazpi urtez harek eman deraut ogia,
Zortzigarrenian bere azpiko zaldia.

6.-Euri ondoan ura nahiz uherlo
Andre hok ere oro girade parlero;
Hitz hoietan bat zeraut laxero,
Ene senarra zutan truka ez niro.

7.-Arbadola bethetzen denian udarez,
Idi xuri erditzen denian xahalez,
Idi xuri erditzen denian xahalez,
Erranen dautzut zuria naitzen ala ez.

8.-Iragan duzu oi! bada denbora,
Eskeini duzu ganbera eta ohia,
Eta harekin zure gorputz propia.
Ez dea bada oi egia ?

9.-Eskutari, oi! begi urdin faltsia
Altxazak, altxa, oi! ezkerreko begia;
Altxazak, altxa, oi! ezkerreko begia;
Hi othe haitzen oi! ene lehen semia."