Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BIZI NAIZ MUNDUAN (Variante)
Testu normalizatua
BIZI NAIZ MUNDUAN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BIARRITZ
Biltzailea
URRIOLABEITIA, AMANTZI, TRANS.

BEREZKO TESTUA

1. Bizi naiz munduan juan dan aspaldian,
Beti tristezian, penak bihotzian,
Ardura dudalarik nigarra begian,
Maitia ezin ikus plazer dutanian,
Ez baitut etxian, ez eta herrian.

2. Airian banindadi, egiala (?) bezala,
Laister juan nindaike maitiaren gana,
Neure pena-xangrinez hari erraitera,
Zer dutan dolorez han deklaratzera,
Haren aita-amekin solas egitera.

3. Izan naiz Barkoxen kusinaren etxen,
Amonakin jaten, segur ona baitzen:
Kosteletak errerik, birikak friuturik,
Ogia muflerik, arnoa gozorik.
Han etzen eskasik, maitia, zu baizik."