Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ALDUDEN GIZONIK EZ
Testu normalizatua
ALDUDEN GIZONIK EZ
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
AZKAINE
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I. Alduden gizonik ez
eta Urepelen bai -bainan eta-
Aldupen gizonik ez
eta Urepelen bai.
Aldudeko gizonak batzuk tuzu itsuak,
bestek tuzu mainguak, bestek tuzu okerrak,
bestek tuzu konkorrak:
agorik ez begirik ez beharririk
bat eztuen hura
Urepelen da.

II. Ainoan neskatxik ez
eta Urdaxurin bai -bainan eta-
Ainoan neskatxik ez
eta Urdaxurin bai.
Ainoako neskatxak batzuk tuzu ezkelak,
bestek tuzu totelak, bestek tuzu motelak,
bestek tuzu ergelak:
mutxurdina ezkonmina, ehun urtez
bizitzeko dina,
Urdaxurin da."