Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BORTIAN AHÜZKI
Testu normalizatua
MENDIAN AHUZKI
Kantutegia
Chants Populaires du Pays Basque
Argitaletxea
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Bortian ahüzki, hur hunak osoki;
Neskatila eijerrak han dira ageri;
Hirur badirade, oi! bena charmantik,
Basa-Nabarr'orotan ez düte parerik.

Neskatila eijerra, oi begi ñabarra,
Nuntik jin izan zira bortü gaiñ huntara?
Garaziko aldetik desir nian bezala,
Ahüzkik'üthürrila hur fresken hartzera?

Goizetan eder dizü ekhiak leiñhürü,
Mündi'argitzen dizü üngürü üngürü;
Ni ere zur'unduan hala nabilazü:
Eia maite naizünez, othoi, erradazü!

-Maithatü züntüdala badizü aspaldi,
Ezpenereizün erran orano zühauri:
Bihotzian edüki phena handireki,
Zühauri erraitera oi! ezin atrebi!

-Disimüla ezazü ahalaz lüzazki,
Maite ükhenen zütüt nik har gatik bethi;
Maite ükhenen zütüt nik har gatik bethi,
Gero izanen gira biak alkharreki.

Adio Ahüzki eta Nabolegi,
Dolü egiten deiziet Lakhasorhoreki;
Goraintzi erran izozie Ziprian Phinori,
Mil'esker derogüla haren karesari."