Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AITARIK EZ DUT
Testu normalizatua
AITARIK EZ DUT
Kantutegia
Chants Populaires du Pays Basque
Argitalpenaren urtea
1870
Argitaletxea
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

(Basa-Nabartarrez)
Aitarik ez dut eta ama ere zahartu,
Norbeiten beharra ere etchian badugu;
Zuk desirra zer den orai badakizu.

Etcheko anderia, zure niz ahalge,
Zure alaba prima gald'egiteko ene;
Ukhan dut adizkide bai eta erraile
Jarrikiten zaiola bertze zombeit ere.

-Neguaren ondotik jiten duzu uda:
Zertako egiten duzu horrembeste duda;
Zer uste duzu ala haizu dela bethi
Gorthiaren egitia prima gaztiari.

-Etcheko anderia, jiten niz zu gana
Entzunik baduzula lilibat charmanta;
Entzunik baduzula lilibat charmanta,
Lilibat charmanta eta bihotzbat net ona."