Euskal kantutegia

Berezko izenburua
CHORI ERRESIÑULA,
Testu normalizatua
TXORI ERRESIÑOLA
Kantutegia
Chants Populaires du Pays Basque
Argitalpenaren urtea
1870
Argitaletxea
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

(Ziberutarrez)
Chori erresiñula, hots, emak eneki,
Maitenaren borthala biak alkharreki;
Botz ezti batez izok deklara segretki
Haren adichkide bat badela hireki.

Heltü ginenian maitenaren borthala,
Horak hasi zeizkün champhaz berhala,
Laster egin günian bertan gordatzera;
Erresiñula igaiñ zühaiñ batetara.

-Nur da edo zer da? maitenak leihoti.
-Adichkidiak gira, ziaude beheiti;
Eta bortha ideki emeki emeki
Mintza ahal zitzadan ahalaz segretki.

-Nur da edo zer da? Nunko zirade zü?
-Etche ondorik eztit, pharka izadazü;
Egarri handi batek hartürik niagozü:
Üthürri hun bat nun den, othoi, erradazü.

-Zure egarriaz ezta miraküllü,
Egünko egünian bero egiten dü.
Üthürri hun bat hortche bathüren beitüzü,
Zük galthatzen düzüna gure behar dügü."