Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AMA MAITE MARIA
Testu normalizatua
AMA MAITE MARIA
Kantutegia
Eskualdun Kantikak
Argitalpenaren urtea
1935
Argitaletxea
Argitalpen tokia
SAINT-PALAIS
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Ama maite Maria
Eginguzu lagun,
Zure bitartez Jesus
Ikusi dezagun!
Aingeruzko lilia estimagarria
Usain gozoko lore,
Zerutik jautsia.
Gorde dezagun ama guziz maitatua.
Ezdezadan zikindu
On bide garbia.

2.Zure garbitasuna
Gizonek balute
Bertutetan maitena
Gora lezakete.
Othoi! Ama maitea
Lagunt zakizkigu,
Zu ganik sokorria
Ai! ethor bekigu.

3.Egizu Ama ona
Azken orenean.
Ordu lazgarri hura
Hurbilzen denean,
Izan dezagun orok
Jesus bihotzean
Zurekin hart gaitzatzu!
Zeruko lorian.

4.Gomendatzen nitzaitzu
Mundu ilhun huntan
Othoi! lagunt nazazu
Behar orduetan.
Ene azken orena
Hurbilzen denean,
Hart nazazu Maria
Besoen artean."