Euskal kantutegia

Berezko izenburua
APECHA ETA LOREA
Testu normalizatua
APEZA ETA LOREA
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Neguaz primadera zenean jabetu,
Sasi baten hegian apecha zen sortu ;
Lekhu berean baitzen lorea gerthatu,
Gaichoek elgar zuten bihotzez maithatu!

2.Iguzkiak ihintza histen duenean,
Apecha doha bethi hegalez airean ;
Nahi luke loreak segitu bidean,
Girthainak zertako du gelditzen lurrean

3.Loreak. « Nere besoak ditik ihintzak zerratzen,
«Ondikotz! iguzkiak goizean urratzen!
«Zertako haiz hi bethi nitarik urruntzen ?
«'Hi guan eta badakik, nigarrez nauk hurtzen....

4.Apechak. «Zertako nigar egin, ó lili maite.a ?
« Egunaz iguzkia dun nere jabea:
«Goizetik lorez lore dinat nik bidea ;
« Iguzkia sartzean bethi naun hirea.......

5.Loreak. «Goiz guziez adio, arratsean agur,
« Egunak luze dituk gauak aldiz labur;
«Nere nigarrez othoi ez hadila samur,
« Zeren hire galtzeaz bethi nauk ni beldur.......

6.Iguzkiak, goiz batez, zenean agertu,
Lorearen besoak zituen urratu ;
Bi maitek zutenean elgar besarkatu,
Aphechak haizeari hegalak hedatu

7.« Haize bihotz gabea zertako herritik
Ereman duk aphecha mendien gainetik ?
Zertako duk urrundu maitearen ganik ?
Hegastin gaicho horrek ez zian hobenik».

8.« Apech hegal flakoa, geldi hadi, geldi,
Utziz bozkarioa, doluan sar hadi:
Zertako haiz fidatu haize gaichtoari ?
Lorearen gainera lurra duk itzuli!.........

9.Apechak. « Maitia kausitzen haut lurrez estalia !
«Jainkoak bere ganat deithu-hau, lilia!
« Hi lurreko hindudan sosegu guzia ;
« Hil haiz!...... Orai neretzat deus ez dun bizia I,

10.Oraino iguzkia zohan inguruan
Aphecha zenean'hil bere sor lekhuan......
Izan baitzuen aski zorigaitz munduan,
Agian Lorea du khausitu zeruan!"