Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ARDO ZARRAREN KANTAK
Testu normalizatua
ARDO ZAHARRAREN KANTAK
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Ai zein edari-gozua!
Zerutik jatxitakua!
Zembat eta geyago,
Anbat eta nayago!
Zer egingo ote dit barrenen!
Obe det sartu lenbailen.

2.Baso onetan ikustian,
Poz artzen det biotzian.
Baldin or ikusirik
Banago txoraturik,
Zer egingo ez det barrenen?
Sar-akit bada lenbailen.

3.Ai neri zer egin ote zat!
Oñez ibiltzen aztu zat!
Burua jaso ezin det,
Lurra igaro ezin det;
Ilun det biotza guziz;
Edan zagun bada berriz!

4.Galdu dirak neri burua,
Ardo zitalki gaiztua!
Edan det txit gogotik
Ardo sendo onetik;
Ai jakin banu lenago!
Edango nuan geyago...

5.Edazu kontuz ardua,
Naiz zarra ta naiz gozua;
Izanik ain gauz-ona,
Daki galtzen gizona;
Bañan edanikan neurriz,
Piztutzen du illa berriz."