Euskal kantutegia

Berezko izenburua
APEZEN AURKA
Testu normalizatua
APAIZEN AURKA
Kantutegia
Euskalerriaren Yakintza Literatura Popular del País Vasco
Argitalpenaren urtea
1989
Argitaletxea
ESPASA-CALPE
Argitalpen tokia
BILBAO
Jasotako tokia
LESAKA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

1.Apezen aurka ginen alditxo batean,
eztutela ematen artorik zorrean.
Errenkura aundiak alkarren artean,
ezkaudela jarririk lenengo klasean.

2.Artoak aitu eta dirua Mejikon,
ez jakin tripatza'ok nork beteko ittigun.
Apaiz bat edo bestek len emaiten zigun.
Eta orain or konpon Dominus vobiscum.

3.Dominus vobiscunak esaten du klaru
gure Jaungoiko Jauna zurekin or dago.
Bego gurekin beti, gero ta naiago;
itxera utsik joanta an ezer eztago.

4.Erriko laborea kanpora bear du;
berdin zan guretzat arria egin balu.
¿Jornaleru gaisoak zer egin bear dugu?
Bazkari txarra eta maipetik apaldu."