Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GITARRA JOILEA
Testu normalizatua
GITARRA-JOLEA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Gitarra tchartcho bat det nik nere laguna
Horrela ibiltzen da artist Eskualduna
Egun batian pobre bestietan jauna;
Kantatzen pasatzen det nik bethi eguna.

2.Nahiz den Italia, orobat Frantzia,
Bietan billatu det mila malizia;
Korritzen badet ere nik mundu guzia,
Maitaturen det bethi Eskualdun herria.

3.Jaunak emaiten badet neri osasuna,
Orañik izango det andregai bat ona;
Nahi badet Frantsesa interesa duna,
Bainan nik naiago det hutsik Eskualduna.

4.Adio Eskual herria, bañan ez bethiko;
Bospasei urthe huntan ez det ikhusiko !
Jaunari eskatzen diot grazia emaiteko
Lur maite gocho huntan bizia uzteko."