Euskal kantutegia

Berezko izenburua
DONOSTIAKO HIRU DAMATCHO
Testu normalizatua
DONOSTIAKO HIRU DAMATXO
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Iru damatcho Donostiako Errenterian dendari
josten ere badakite, baino ardo edaten obeki
Ta kriskitin, krosketin arrosa klabedin
Ardo edaten obeki.

2.Iru damatcho Donostiako, irurak gonak gorriak,
Sartzen dirate tabernan eta ilkhitzen dira ordiak
Ta kriskitin, etc.

3.Donostiako neskatchatchuak kalerat nai dutenian,
Ama, eztago piperrik-eta banua salto batian
Ta kriskitin, etc.

4.Iru damatcho, Donostiakok, egin ei-dute apostu
Nork ardo gehiago edan eta zein gutchiago mozkortu
Ta kriskitin, etc.

5.Donostiako iru neskatchak, zaragiaren onduan,
Etcherat bear dutenik ez-dadukate goguan
Ta kriskitin, etc.

6.Donostiarrek ekarri dute Getariatik akerra;
Kampantorrian paratu dute, Aita-santua dutela
Ta kriskitin, etc.

7.Donostiako kalle nausiko erdi erdiko etchian,
Neskatcha batek mozkorra zeukan kamisa uts utsian.
Ta kriskitin, etc.

8.Donostiako molle gainian, egun senti-sentian,
Haztan eder bat eman ziraten bular biaren-erdian.
Ta kitarra, kajolin, atabal, dambolin
Donzella maya zurekin"