Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- HEMEN HELDU GERADE
- Testu normalizatua
- HEMEN HELDU GARA
- Kantutegia
- Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
- Argitalpenaren urtea
- 1999
- Argitaletxea
- OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- OIARTZUN
- Biltzailea
- LEKUONA, JUAN MARI
BEREZKO TESTUA
1.Hemen heldu geradeberri on batekin,
gure enbajadore
Olentzerorekin.
2.Olentzero joan zaigu
mendira lanera,
intentziyuarekin
ikatz egitera.
3.Aditu duenian
Jesus jaio dela,
laisterka etorri da
parte ematera.
Horra! Horra! Gure Olentzero:
Pip'ortzian duela
eserita dago;
kapoiak ere baitu
arrautzatxuakin
bihar merendatzeko
botila arduakin.
4.Olentzero inondik
ezin dugu ase;
osorik jan dizkigu
hamar zerri gazte.
5.Sahieski ta xolomo
makina bat heste.
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte
Horra! Horra!..."