Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NORK EGIN DU GURE GALDE
Testu normalizatua
NORK EGIN DU GURE GALDE
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Nork egin du gure galde?
Aiako Arritan gaude,
baña beti bezin trebe...
lanean gogoz aritzen gera
soldatarik jaso gabe,
berreun nagusi badaude
gure artaldeân jabe...
Guk umore ona alare!

2.Otz-aldi eta goseak
ta barau egun luzeak
guk baditugu paseak;
gorputzari on egiten nunbait!
gallur ontako aizeak,
nola baigeran gazteak,
sano dauzkagu esteak,
ez egonarren beteak.

3.Goizean ekin lanari,
egunsentian pozgarri,
txoriak guziak kantari;
eziñ atera gentzake orain
iñoiz adinbat izardi,
erdietan gaude geldi,
al degunean exeri...
zertan nekatu geiegi?

4.Oiartzungo neskatillak,
muxu-gorri biribillak,
izan zaitezte abillak;
zertan maitatzen dituzute
kaleko ume zirtzillak,
Aitxulei'n daude trankillak
saltzeko dauden opillak,
pare gabeko mutillak."