Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ARGIA DELA DIOZU
Testu normalizatua
ARGIA DELA DIOZU
Kantutegia
Vingt-Cinq Chansons Populaires D'Eskual Herria
Argitalpenaren urtea
1928
Argitaletxea
ÉDITIONS DU MUSÉE BASQUE
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
HALTSU
Biltzailea
GALLOP, RODNEY, TRANS.

BEREZKO TESTUA

I. Argia dela diozu,
Gauerdi orain ez duzu:
Enekilako dembora
Luze iduritzen zauzu;
Amodiorik ez duzu,
Orai zaitut ezagutu.

II. Ofizialetan leia
Zure sinheste guzia?
Aitak eta amak ere
Hala dute gutizia:
Lehen bat et'orai bertzia:
Oi! hau penaren tristia!

III. Otia lili denean,
Choria haren gainean:
Hura joaiten du airean.
Berak plazer duenian:
Zur'et ene amodioa
Hola dabila airean.

IV. Partitu nintzen herritik,
Bihotza alegerarik:
Arribatu nintzan herrian
Nigarra nuen begian:
Har nezazu sahetsian,
Bizi naizeno munduan."