Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NERE ETORRERA
Testu normalizatua
NERE ETORRERA
Kantutegia
Ecos de Vasconia
Argitaletxea
A. DIAZ Y CIA. EDITORES
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
ECHEVERRIA y GUIMÓN

BEREZKO TESTUA

1. Ara nun diran mendi maiteac
Ara nun diran zelaiac.
Basarri eder zuri zuriac,
Iturri eta ibaiac!
Hendayan nago choraturican
zabal zabalic beguiac
Ara España lurr oberican!
es tu Europa guciac.

2. Guero pozic bai Donostiara,
Oquendo-arren lurrera,
Ceru polit au utzi bearra,
Nere anayac au pena!
Yru chulueta maitagarria
Lore toquiya zu zerá,
Veneciaren graci guciac
Gaur Donostian badirá.

3. Oh Euskal-erri eder maitea
Ará emen zure semia...
Bere lurrari mun eguitera,
Beste gabe etorria:
Zuregatican emango nuque
Pozic, bai, nere bicia,
Beti zuretzat ill arteraño
Gorputs ta anima guciac.

4. Agur, bai, agur Donostiaco
Nere anaya maitiac,
Bilbaotican izango dira
Aita-zarraren berriac,
Eta gañera itz neurtuetan
Garbi ezanez eguiyac,
Sud-American ser pasatzendan
Jaquin dezaten erriyac."