Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- TXARMANGARRIA
- Testu normalizatua
- XARMAGARRIA
- Kantutegia
- Euskal Kantak
- Argitalpenaren urtea
- 2000
- Argitaletxea
- EREIN
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- Biltzailea
BEREZKO TESTUA
1.-Txarmangarria zira, eder eta gazte,ene bihotzak ez du zu baizikan maite.
Bertze zonbait bezala, ote zira libre?
Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.
2.-Zuri-gorria zira, arrosa bezala,
profetak ere dira mintzo hola-hola.
Araberan bazinu gorputza horrela
iduriko zinuen... Zeruko izarra.
3.-Oi, maitea, zatozkit plazer duzunean,
behork ikusi gabe, ilunabarrean.
Lagun bat badukezu joaiteko bidean,
hark ezarriren zaitu trankil bihotzean.
4.-Plazer eginen duzu, isiltzen bazira,
haur inorantak hola tronpatzen baitira.
Ez da neretzat ina holako segida...
Bertzalde zure baitan ez naiteke fida.
5.-Adio, beraz, orai, ene arraroa,
hori dela medio, herritik banoa,
bihotza triste eta kexuan gogoa,
beti jarraikiren zait zur' amodioa."