Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AGURA ZARKILUN
Testu normalizatua
AGURE ZARKILUN
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
AMOREBIETA-ETXANO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Agura zarkillun barkillun bat
geure ategian zegoan bart;
ezetz ta ezetz ziñoan baia
andrea faltako zuen ark.
Bart arratsean beranduan
atea nekez yo genduan.
Agura zarkillun barkillun bat
geure ategian zegoan bart.
Andik aurrera sutondotxoan
panparreria bagenduan,
deiez asi zan andreari
yagi zaitez nai yagi adi.
Agura zarkillun-barkillun bat
geure ategian zegoan bart.
Asi zan aratzen inguruak
nun eteegozan akuluak,
akulu edo makuluak,
agura paraketamalloa.
Agura zarkillun-barkillun bat
geure ategian zegoan bart."