Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BIRJINA AMAREN BEZPERA
Testu normalizatua
BIRJINA AMAREN BEZPERA
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
LEKEITIO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I. Birjina amaren bezpera da ta
goazen Arantzazura,
Santa Luziren begi ederrak
argi egiten digula.
Arantzazura bidea luze,
ara-orduko nekatu;
Birjina Ama ta bere semea
bidean ditut opatu.

II. Burubide on bat eman zidaten
Ama-semeon artean
ona ta apala izan nendila
munduan nintzan artean.
¡Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa!
Nere esan bat egizu:
Ait'ori ere zurgina da ta
onera bidal ezazu."