Agenda

'Euskaldunon Mendea, 1918-2018' mahai-ingurua

Aurkezpenak

'Euskaldunon Mendea, 1918-2018' mahai-ingurua

Ordutegia eta data:
2019/01/22 - 2019/01/22 19:00
Tokia:
Kutxa Kultur Plaza, 4. solairua (Tabakalera). Donostia

Datorren urtarrilaren 22an, 19tan, Donostiako Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera), Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrenaren baitan argitaratu berri den `Euskaldunon Mendea, 1918-2018: Eusko Ikaskuntza 100 urte´ liburuaren inguruan mahai-inguru bat antolatu da.

Mahai-inguruaren moderatzailea Juan Aguirre, edizio-arduraduna eta liburuaren lehen zatiaren (jarraipen historikoa) egilea, izango da. Berarekin batera, bigarren zatian parte hartu duten hiru egilek hitza hartuko dute Euskal Herri modernoa osatu duten zenbait alderdien inguruan sakontzeko: Euskal Unibertsitatea, Itziar Alkorta irakaslearen eskutik; euskara “mende emankorrenean” inguruan Rosa Miren Pagola arituko da; eta Zientzia Historikoak Joseba Agirreazkuenagak jorratuko ditu.

`Euskaldunon Mendea, 1918-2018: Eusko Ikaskuntza 100 urte´ hiru hizkuntzatan dago (euskara, gaztelera eta frantsesez), 664 orri ditu eta hamabi espezialistak hartu dute parte idazteko lanean.

Bertaratzen diren bazkideentzat argitalpenaren ale bat oparituko zaie (aldez aurretik izena emanda).

Izena eman