Agenda

'Hamaika amaren seme (alaba)' antzezlana Donostian

Aurkezpenak

'Hamaika amaren seme (alaba)' antzezlana Donostian

Ordutegia eta data:
2019/02/02 19:30
Tokia:
Antzoki Zaharra. Donostia

Hamaika amaren seme (alaba) antzezlana azken ehun urteotako euskal gizartearen ikuspegi ezohikoa da, Euskal Herriaren bilakaera historikoa aurkezten baitigu, 2018an mende osoa betetzen duen Eusko Ikaskuntzaren bizitzan barreneko ibilbide paralelotik.

Baserri mitologia artean indartsua zeneko karlismotik, beren ondorioetan asmaezinak diren gaurko ideologien haize otzan ezinetara arteko urrats desberdinak agertzen ditu obrak, etapa diferenteak nabarmenduz. Une argiak, oso une ilunak; etsipen eta itxaropenak.

Aukerarako konposatua eta garaian garaiko musika esanguratsua gehitu zaio obra idatziari zenbait eszenatan, ikuslea mugarri identifikagarrietaraino eramateko.

SARRERAK: Gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan eskuratu daitezke egunero (11:30-13:30 / 17:00-20:00). Pertsona bakoitzak bi eskura ditzake.


Testuaren egilea: Josemari Velez de Mendizabal
Zuzendari artistikoa: Vene Herrero

Zuzendari musikala: Larraitz Arriolabengoa
Musika egile eta egokitzailea: Sabin Salaberri
Antzerki Taldea: Doke Antzerki Taldea - Arrasate
Dokekideak: Mariasun Pagoaga, Maider Alzelay, Xabi Latorre, Izaro Aretxaga, Miren Aretxaga, Miren Altuna, Teresa Arriolabengoa, Idoia Asurmendi, Leire Elejalde, Maia Villalba
Eszenografia eta kartela: Iñigo Arregi
Ekoizpeneko laguntzaileak: Gregorio Gallego, Arizmendi Ikastola, Aramaioko Udala, Arrasateko Udala, Joxe Otaduy
Esker berezia: Bernardo Atxaga eta Mariasun Landa, Gorka Knörr abeslariari eta Papargorri abesbatzari ere.
Obraren ekoizlea: Eusko Ikaskuntza
Ekoizpenaren arduraduna: Doke Antzerki Taldea