Agenda

Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa: gazteen begirada. 3. Tailerra

Foroak eta Mintegiak

Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa: gazteen begirada. 3. Tailerra

Ordutegia eta data:
2019/10/14 15:00-16:30
Tokia:
Soraluze BHI (Frontón Kalea, 3). Soraluze

Gazteen ahalduntzea eta herritartasun eredu berrien inguruko hausnarketa bultzatzea du xede Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa: gazteen begirada proiektuak.

Soraluzeko BHIko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta, hirugarren tailer honetan gazteek aurreko tailerrean proposatutako ekintzen artean bat aukeratuko dute eta diseinuari ekingo diote dinamizatzaileen laguntzarekin.

Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa: gazteen begirada proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera gauzatzen ari da eta bertan parte hartzen duten gazteek herritartasuna, bizikidetza edo nazio identitate aniztasunaren kontzeptuen inguruan jarri nahi ditu hausnartzen.

Soraluzeko Bigarren Hezkuntzako Institutuan 14-15 urte bitarteko 10-15 gaztez osatutako taldearekin lan egingo da. Talde anitza osatu da; bai generoaren ikuspuntutik, baita ere jatorriari dagokionez. Guztira, bost tailer ospatuko dira urrian zehar, hauen helburua gazteek herrian burutuko den ekintza bat diseinatzea izango delarik, beti ere elkarbizitza, aniztasuna eta kohesioaren kontzeptuak jasoko dituen ekintza bat izango da. Horretarako gazteen esperientzia propioetatik abiatzen saiatuko da. Tailerrak bizikidetzarako eta herritartasun eredu berriak sustatzen lagunduko dien laborategia izango dira.


Gipuzkoako Foru Aldundia - Etorkizuna Eraikiz