Agenda

Bizkaiko hautagaiak ezagutzeko bazkide bilera

Berri korporatiboak

Bizkaiko hautagaiak ezagutzeko bazkide bilera

Ordutegia eta data:
2023/06/01 18:30
Tokia:
Bilboko egoitza (Uribitarte 10, behea)

Datorren ekainaren 3an Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusia ospatuko da eta Batzar honen baitan hauteskundeak izango dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ordezkari bana hautatzeko.

Bizkaiko ordezkaria aukeratzeko, bi hautagai daudenez, hauek ezagutu ahal izateko lurraldeko bazkideei zuzendutako bilera egingo da.

Ekitaldiaren egitura ondokoa izango da:

  • 18.30 - 18.45: Lehenbiziko hautagaiaren aurkezpena
  • 18.45 - 19.00: Bigarren hautagaiaren aurkezpena
  • 19.00 - 19.30: Galderei erantzuteko tartea

Hautagaiek aurkezpenean bere profil profesionala eta Eusko Ikaskuntzari egin diezaiokeen ekarpena jorratuko dute. Amaitzeko, bertaratuko bazkideak ezagutu nahiko lituzketen gaien inguruan galderak egiteko tarte zabala izango dute.