Agenda

Ekonomia berrien inguruko mintegia

Foroak eta Mintegiak

Ekonomia berrien inguruko mintegia

Ordutegia eta data:
2016/09/29 - 2016/09/29 15:00-19:00
Tokia:
Bilboko BEAZ Gunean

Mintegi hau “Garapen sozio ekonomikoa: euskal gizartea eta enpresa” ekimenaren baitan kokatzen da. Bere helburua, eredu sozio ekonomiko eta enpresa eredu desberdinen, baita egungo erronka eta aukera global eta lokalen azterketa eta hausnarketa egitea da, ekintzara bideratutako proposamenak egiteko asmoz.

II Mintegia, Ekonomia Berrien inguruan, BEAZ Gunean ospatuko da (Sabino Arana Etorbidea, 8, 48013 Bilbo) irailaren 29an, osteguna, arratsaldeko 15tatik 19tara.

Mintegiaren Helburua

Gaur egungo eredu ekonomikoaren aurrean sortzen ari diren eredu sozio ekonomiko berri eta alternatiboak (Ekonomia Berriak deritzona) ezagutzea eta horien inguruan hausnartzea. Eredu hauek teoría eta aplikazio maila desberdina dute, baino amankomunean dute egungo eredu neoliberalak erantzuten ez duen edo, hare gehiago, sortzen dituen ingurugiro eta arlo sozialeko arazoei irtenbide berriak ematen saiatzen direla. 

Eredu hauek paradigma aldaketa bat bilatzen dute, egungo ereduaren hutsuneei erantzunak emanez. Nahiko konpartituta dago gizartean egungo eredu ekonomikoa agortuta dagoela. Aldiz, etorkizunean zein bilakaera izan behar duenaren inguruan ez dago ideia ezta kontsentsu nahikorik.

Mintegi hau Eredu berri hauen inguruko azterketa eta hausnarketarako abiapuntu bat izan nahi du, baita Euskal Herri mailan duten ezartze maila, eragina eta garapenerako aukerak identifikatzeko gunea.

Mintegiaren txostena

Mintegiaren aurretik, partehartzaileei gaiaren inguruko aurretiazko ezagutza eta informazioa errazteko, Eusko Ikaskuntzak txosten bat egituratuko eta banatuko du.

Egitaraua

15:00 Sarrera. Mintegiaren aurkezpen eta kokapena Garapen Sozio Ekonomikoa proiektuaren baitan (Guillermo Dorronsoro, Proiektuaren Zuzendari Zientifikoa)

Hitzaldi teoriko-praktikoak eta aplikazio kasuak:

15:20 “Beste ekonomia bate(ta)runtz Transizioa(k)”: Iker Atxa (Eusko Ikaskuntzako bazkide eta Talde Teknikoko kidea)

15:35 “Ekonomia Urdina eta bere ezarpena Lea Artibaiko Eskualdean” Esti Plaza Elordi (Azaro Fundazioko Ekintzailetza arduraduna)

15:50 “Koopera, Ekonomia Zirkularreko enpresa gisa”: Javier Mariño (Koopera-ko gerentea)

16:05 “Guztion Onerako Ekonomia eta Bikonsulting kasua” Javier Goikoetxea (EBC Euskadi elkartearen lehendakaria)

16:20 “Ekonomia kolaboratiboa: OUISHARE mugimendua eta praktika lokalak”: Nerea Guinea (OUISHARE Euskadiko kidea)

16:35 “Goiener, energía berriztagarrien kooperatiba” (Eduardo Urturi, Goiener kooperatibaren bazkide sortzaile eta eneriga sorkuntzako koordinatzailea)

16:50 “Ekonomia Berriak Ipar Euskal Herrian”: Marion Real (ESTIAko ikerlaria)

17:00 Kafe etenaldia

17:30 – 19:00 Talde dinamika eredu hauek gure ekonomian izan dezaketen aplikagarritasunaz (aukerak eta mugak) eztabaidatzeko

Informazio gehiago eskuratzeko kontaktatu ondorengo e-posta bidez: arrate.arin@eusko-ikaskuntza.eus

2016.09.29 Ekonomia Berrien inguruko mintegia (Bilbao)