Paradigma egozentrikotik paradigma eko-zentrorako trantsizioak mundua hautemateko moduari eta bertan jarduteko moduari buruzko haustura handia dakar. Paradigma egozentrikoak erakusten du pertsonek eta familiek arreta gutxi jartzen diotela beren jokabideek duten ingurumen-inpaktuari, nahiz eta kezka agertu formalki bere bizimoduak eta kontsumoak sortzen duen ingurumen-inpaktuari. Paradigma egozentrikoak hainbat jokabide garatzen ditu, hala nola konkistatzea, kontsumitzea, kontrolatzea, suntsitzea eta errepikatzea.
Paradigma eko-zentrikoak, aldiz, pertsonek eta familiek bere eguneroko bizitzan inguruneari buruzko ikuspegi holistikoa integratzen du. Bizi diren ingurumena errespetatzen duten jokabideak eta kontsumo-praktikak eraldatzen ditu. Paradigma eko-zentrikoa hainbat funtziotan egituratzen da, hala nola deskubritzea, errespetatzea, sortzea, irekitzea eta birsortzea. Horrek, egungo bizimoduak ingurumenean duen eraginari buruzko pertzepzioan aldaketak sustatzeaz gain, jokabideetan ere aldaketak sustatzen ditu.
Trantsizio ekologikorako etorkizunen diseinuan dauden herritarrak paradigma ego-zentrikotik paradigma eko-zentrikora igarotzeko mugimendua bultzatu nahi du.
Ondoko hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:
EKOZENTRIKOA NI? Trantsizio ekologikorako etorkizunen diseinua proiektuaren baitan hurrengo webinar saioak jasotzen dira, eredu kontsumista batetik ingurugiroa errespetatzen duten jardunbideetara igarotzeko ikaskuntzak eta gogoetak partekatzeko:
Ekainaren 17tik uztailaren 15era formatu teoriko eta praktikoa izango duen bigarren atala egingo da. Hitzaldi eta tailer partehartzaileetan, etorkizuneko mapa eta prospektiba tekniken bidez, epe ertainerako ingurugiro agertokiak diseinatu eta joera nagusiak aztertuko dira. Hau izango da programa:
¿Cómo salir de esta crisis? Hacia un mundo más sostenible | Larrialdi klimatikoa: orain inoiz baino beharrezkoagoa | |
El papel de la sociedad en la Transición Ecológica | ||