Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2019: hautagaiak aurkezteko epea ireki da

Sariak

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2019: hautagaiak aurkezteko epea ireki da

Ordutegia eta data:
2019/03/31
Tokia:

Aurtengo edizio honetan, martxoaren 31an amaituko da curriculum vitae gailenari ematen zaion Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean jardunean dauden kultura pertsona entzutetsuek dute saria lortzeko aukera. Interesatuak berak edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, kontuan harturik hautagaiak bere obra osoaren bidez Euskal Herriko kultur garapenari modu eraginkorrean lagundu behar izan diola. 20.000 euroko sari bakarra da.

Azken urteetan Saria irabazi dute: Teresa del Valle (2018), Montxo Armendáriz (2017), Javier Echeverría Ezponda (2016), Juan José Álvarez Rubio (2015), Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan (2014), Mari Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberria (2013), Joxe Azurmendi (2012), Maria Bayo (2011), Joxerramon Bengoetxea (2010), Javier Elzo (2009), Daniel Innerarity (2008), Gregorio Monreal (2007), Maïté Lafourcade (2006) eta Nestor Basterretxea (2005).

Informazio gehiago