
Zer esan nahi du euskaldun izateak gaur? Eta bihar?
Ezberdin Berdinak ez da ikuskizun soila: hausnarketa sortzailea baizik.
Arteen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira, eta publikoarekin batera gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da.
Euskal nortasun garaikidearen dimentsio berriak azaleratu eta gure ondarearen interpretazio ireki eta inklusiboak lantzeko aukera izango duzu, KUKAI Dantza Taldeak eta beste hamaika sortzaile lagunduta.
Iraupena: 110 min*.
2024an Eusko Ikaskuntzak antolatutako XIX. Kongresuaren ondorioz irekitako gogoetaren ondorioa da EzBerdin Berdinak. Kongresuak euskal gizartearen erronkak, aniztasuna eta etorkizuneko ikuspegiak jorratu zituen, eta pieza honek gogoeta horiek hizkuntza eszenikora eraman zituen.
Ekimen honen bitartez euskararen transmisioa, identitate berrien sorrera, egungo aniztasuna eta kohesioa erdigunera eramaten dira, dantza garaikidea eta tradizionala, musika (txalaparta, elektronika, rap…), bertsolaritza eta antzerkia uztartuz, belaunaldi eta lurraldeen arteko topagune bihurtuz.
Emanaldiaren ondoren, parte hartzaile guztiek elkarrekin sortutako emozioak, ideiak eta galderak partekatuko dira hausnarketa sortzaile honen ondorioz.
Ikuskizunak eta hausnarketa-saio sortzaileak Euskal Herriko hiriburuetan egingo dira:
| Hiria | Lekua | Data | Ordua |
|---|---|---|---|
| Bilbo | EiTB | Urriak 24–25* | 19:00 |
| Iruñea | Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Frontoia | Azaroak 8 | 18:00 |
| Donibane Garazi | Jaï Alaï | Azaroak 28* | 20:00 |
| Gasteiz | Europa Jauregia | Abenduak 12 | 19:00 |
| Donostia | Tabakalera | Abenduak 19–20* | 19:00 |
*Urriaren 25eko, azaroaren 28ko eta abenduaren 20ko saioak laburragoak izango dira.
![]() | |
| Tajonar kalea, 18,31006 Iruñea. | |