GAZTE AGORA: Foroa Donostia

2019/11/16 10:00 - 14:00

Miramar Jauregia. Donostia

Batzen gaituen norabidean

Euskal lurraldeetako gazteon elkarlanari esker, lehenengo Gazte Foroa antolatuko da datorren azaroaren 16an Donostian. Batzen gaituen norabide honetan, geure egoerak, kezkak eta lehentasunak partekatuko ditugu, helburu komunak identifikatu eta elkarrekin garatzeko.

Gazte norbanakoak, eragileak eta Euskadiko eta Nafarroako Gazteria Kontseiluek bat egin dugu, lehenengoz, halako proiektu batean; eta, beraz, gune berri honek aukera emango digu euskal eta nafar lurraldeetako gazteok elkarren arteko harremanak estutzeko, behar eta interes komunek gidatuta.

Partekatu:
Facebook Twitter Google Whatsapp