Agenda

"Gerra Zibila Busturian" liburuen aurkezpena

Aurkezpenak

"Gerra Zibila Busturian" liburuen aurkezpena

Ordutegia eta data:
2020/02/20 - 2020/02/20 19:00
Tokia:
Altamira Kultur Etxea (Altamira auzoa, 40, beheko solairua). Busturia

2016an abiatu zuen Xabier Herrero historiagileak Busturiako Gerra Zibilari buruzko ikerketa.

Bi urtetako lanaren emaitza dira aurkeztuko diren bi liburuak: “Busturia (1916-1937): berrezarkuntza, diktadura, II. Errepublika eta Gerra Zibila” eta “Busturia (1937-1945): lehen frankismoa”.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

  • Rosa Miren Pagola, Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko lehendakariordea.
  • Aitor Aretxaga, Busturiako alkatea.
  • Ludger Mees, (EHU-UPV) Ikerketaren zuzendaria.
  • Xabier Herrero, (Eusko Ikaskuntza) Ikertzailea eta argitalpenaren egilea.