Agenda

Herri txikiak, aukera handiak

Irratsaioak

Herri txikiak, aukera handiak

Ordutegia eta data:
2019/10/21 14:30 - 15:00
Tokia:
Euskadi Irratia. Kultur Leihoa

Arazoa ez da berria, ez Euskal Herrian ezta mundu mailan ere. Hiriak eta metropoliak handitzen ari diren heinean, herri txikiak itzaltzen ari dira emeki-emeki. Izan ere, urteak dira landa guneak biztanleria galtzen duela. Eta, ondorioz, enpleguan, azpiegituretan, etxebizitzan, zerbitzuetan edo ingurune naturalean eragiten du. Egoera horren jakitun, Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko landa eremua sendotzea lehenetsi zuen bere Liburu Zurian eta lurralde oreka helburu, lan sendoa burutzen ari da.

Julen Landa, Gaindegiako ikertzaile, eta Arrate Arin, Eusko Ikaskuntzako sozio-ekonomia alorreko arduradun, ditugu solaskide oraingoan Eusko Ikaskuntzak abiatu duen lanaren berri emateko.