Humanitate digitalak: Jolasten ikasten da

2016/12/12 15:30 - 18:30

Koldo Mitxelena bibliotekaren Gradu Aretoa. Vitoria-Gasteiz

HUMANITATE DIGITALAK

JOLASTEN IKASTEN DA

Eusko Ikaskuntzak UPV/EHUko euskal unibertsitate sistemaren “Euskal Herria, Europa eta Amerika: Atlantiar loturak eta harremanak” Ikerketa Talde bateratuarekin batera bideojolasek duten inplikazioa eta etorkizuneko historia formakuntzari buruzko hitzaldia.

Azken bi hamarkada hauetan, bideojolasek gure gizartearen aisialdian eguneroko elementu bilakatu dira.  XX. mendeko bigarren erdialdetik hona ezagutzaren transmisio prozesuetan medio berria bihurtu dira. Ugariak dira bideojolasen izenburuak non, errealitate edo ez den garai, pertsonaia edo gertaera historiko baten itxura hartzen duten, erabiltzaile interaktiboak mami historiko mordoen hartzaile izatera pasa egin direnak. Bideojolasen edukiak, irudien eta textuen alderdiei dagokionez, kokapen historiko zehatzak bilatzen dituzte eta europear belaunaldi berriengan duten giza-eraginaren ondorioz, sortutako testuinguru horri buruzko ideiak bidaltzen dizkie. Gaurko eta etorkizuneko ikasleak background kultural horrekin heltzen dira geletara.

Mintegi honek etorkizuneko bideojolas, hezitzaileak edo komertzialak, horien aurrean hausnarketarako bidea ireki nahi die ikasleei ezagutza eta jolasterako bide berri hauek dituzten idei topiko, mekaniko, instrumental eta estraetegikoen aurrean hobetu eta ezagutza zabaltzera bultzatuz.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp