Ikerketa liburuen aurkezpena

Aurkezpenak

Ikerketa liburuen aurkezpena

Ordutegia eta data:
2019/01/17 19:00
Tokia:
Urdulizko Udaletxea. Udalbatza aretoa

'Urduliz, Euskal udalerri baten historia Bigarren Errepublikaren garaian' eta

'Urduliz, Euskal udalerri baten historia Gerra Zibilaren garaian'

Urdulizen historian murgilduta ibili da Koldo Somokueto azken urteotan, hain zuzen Bigarren Errepublikaren eta Gerra Zibilaren garaian (1931-1939). Haren ikerketa sakonaren emaitza argitaratu berri diren liburuetan jasotzen da, Urdulizeko udalak eta Eusko Ikaskuntzak aurkezpen ekitaldian ezagutzera emango dituztenak.

Parte hartzaileak:

  • Rosa Miren Pagola, Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko Lehendakari ordea
  • Javier Bilbao Lopategi, Urdulizeko Alkatea
  • Ludger Mees, ikerketaren zuzendaria, EHU-UPV
  • Koldo Somokueto, ikertzailea eta egilea