Agenda

Solasbideak Gasteiz

Berri korporatiboak

Solasbideak Gasteiz

Ordutegia eta data:
2025/11/27 18:30-20:00
Tokia:
Gasteiz. O'Connor's taberna (Prado kalea, 11)

Hilaren 27an, ostegunarekin, Gasteizko erdigunean dagoen O'Connor's tabernan, arratsaldeko 18.30etan, saio informal bat antolatu dugu, Solasbideak: bazkideon artean elkar ezagutzeko eta Eusko Ikaskuntzan jorratzen gabiltzan zenbait gairen inguruan eztabaida sortzeko. Hain zuzen, kulturen arteko bizikidetza nola sustatu edo euskara eta euskal kulturarekiko migranteen jarreraz mintzatzea proposatzen dugu saio honetan.

Bazkideon talde txiki bat elkartu eta elkarri entzun eta gogoetak partekatzeko aukera izango dugu, errespetutik, edari batzuk hartzen ditugun bitartean, solasaldi arin batetan. Gure kontu izango dira lehenengo bi tragoak (garagardo edo antzekoak).

Egoki antolatzeko, edukiera mugatuta izango denez, mesedez, aldez aurretik izena eman ezazu.