Hiritarrak Trantsizioan: Legazpi / Orio

2019/10/25

Urte gutxi batzuetan Europako biztanleriaren erdia baino gehiago 65 urtetik gorakoa izango dela ez da berria. Eta ez da hala, ezta ere, aldaketak ziztu bizian gertatzen diren eta, askotan, ziurgabetasuna nagusi den gizarte batean bizi garela.

Horregatik, GizarteLABen 45 eta 55 urte bitarteko herritarrengan jartzen dugu arreta, belaunaldi "gakoa" delako, oso lanpetua, bai profesionalki, bai eta pertsonalki ere, eta ez dutelako astirik beren etorkizunari buruz hausnartzeko.

GizarteLab ekimenean, pertsona horiek trantsizioko konpetentzia jakin batzuetan trebatzen dira, hala nola informazio garrantzitsua interpretatzea, etorkizunari aurrea hartzea, ikasten ikastea, arazoak konpontzea eta elkarrekin bizitzen ikastea,…. Eta hori guztia, adimen emozionala, kolektiboa eta aurrea hartzeko adimena uztartuz.

Eta zergatik horrela? Ba kolektibo horretako pertsonek zahartze aktiboaren erronkei aurrea hartu ahal izan dezaten.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp