Agenda

Ttilika markarekin lankidetzan euskal mitologiazko kolekzioaren aurkezpena

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

Ttilika markarekin lankidetzan euskal mitologiazko kolekzioaren aurkezpena

Ordutegia eta data:
2019/05/17 19:00
Tokia:
Atabal, Biarritz

Maiatzaren 17ean Biarritzeko Atabal kontzertu gelan kontzertuz eta Artebiziz(artlive) osatutako gaualdia antolatu da Ttilika, jantzi markaren zuzendaritzaren aldaketa, lankidetza berriak eta kolekzio berriaren aurkezteko.

Jantzi markak Euskal kultura berrikusten du debekurik gabe eta gaurregun Pistache kolektiboko artistekin lankidetzan ari da.

Kolekzio berria Euskal mitologiaren inguruan garatua izan, hala nola, Tartalo, Lamia, Ahatxe, Amalur eta Inguma aurkitzen ahalko dituzue aurkeztuko den kamiseta serie honetan. Pistache artista kolektiboarekin landua izan da eta helburua euskal mitologiaren beste iksupegi baten eskaintzea da. Eusko Ikaskuntzak horretan parte hartu du pertsonai bakoitzaren definizioa ziurtatuz edota bideratuz.

Gauldia 19:00tan hasi da saldo handian kolaborazioaren estreinaldia eginez, Pistache kolektiboko artistek StreetArt-a egin dute zuzenean, t-shirtetan ageri diren formak errepikatuz. Zuzenean artistek Serigrafia ere eskaini dute, bertan egindako eta edizio limitean ziren kamisetak erosgai ziren.

Ondotik 21:00 goiti Atabalekin lankidetzan The Herbaliser talde britaniarrak kontzertu ikaragarria eman du eta ondotik DJ Vadimek bukatu du gaualdia.

Gaualdiak 200 pertsona baino gehiago bildu ditu.