Etorkizuneko herri txikiak: ipuin eta topikoetatik harago

Partaidetza: Herritarren Mahaiak

Etorkizuneko herri txikiak: ipuin eta topikoetatik harago

Ordutegia eta data:
2018/05/12 9:30-13:30
Tokia:
Kultur Etxea. Otxandio

Landa eremuko herri txikien garapena, ezaugarri bereziak eta etorkizunaz hausnartzeko foro parte hartzailea da. Herri txikien komunitate harremanak, ingurunearekiko harreman jasangarriak eta ekonomia garapenerako eredu berritzaileak aztertuko dira.

Horretarako, 20-25 lagun (erdiak gaian adituak eta beste erdiak gaiarekin erlaziorik ez dutenak) Ipar Euskal Herrikoak, Euskal Autonomi Erkidegokoak eta Nafarroakoak, bi lan-taldetan banaturik, bakoitza dinamizatzaile profesional baten gidaritzapean eta Design Thinking metodologiak erabiliz, gaiaren inguruan hausnartuko dute.

Saioari itxiera emateko, azken orduan, taldeko kide guztien adostasunaz, emaitzen sintesiari ekingo diote.

Foro parte-hartzaile honetan, aurretik Zerainen ospatutako Etorkizuneko Herri Txikien Kongresuari eta Barkoxen eta Antzinen landa eremuko herri txikien gainean egindako foroei jarraipena emango zaie.

Izena eman