Legal oharrak

 

Eusko Ikaskuntza

Miramar Jauregia. Miraconcha, 48.

20007 Donostia-San Sebastián

Tel: 943 31 08 55

E-posta: ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus

IZK: G-20408639

 

Erabiltzeko baldintzak eta onarpena

EI-SEVen gunea erabiltzerakoan, ERABILTZAILE bihurtzen zara. Gunea eta bertako edozein produktu, eduki eta zerbitzu erabiltzerakoan, inolako erreserbarik gabeko ONARPENA ematen ari zara, erabiltzaile zaren aldetik, produktu, eduki eta zerbitzu horiek eraentzen dituzten baldintza guztiei.

EI-SEVek jakinarazten dizu zenbait eduki, zerbitzu edo/eta produktu BALDINTZA BEREZI batzuren pean egon daitezkeela, eta, aurrez zure jakinaren gain jarririk, kasuan kasu, hemen jasotako baldintza orokorrak ordezkatuko eta/edo aldatuko dituztela. Eduki, produktu eta zerbitzu horietan sartzen zarenean eta erabiltzen dituzunean, sartzeko unean existitzen diren eta baldintza orokorretan jasota dauden baldintza bereziei zure ONARPENA ematen diezula ari zara aditzera ematen. Baldintza orokorretan eta baldintza berezietan jasotako termino eta baldintzen artean inolako kontraesanik sortuko balitz, azken hauetan akordatutako baldintzak gailenduko dira beti termino bateraezinen kasuan, eta betiere araudi berezi horren pean dauden eduki, zerbitzu eta/edo produktuei dagokienez bakarrik. Esate baterako, Euskoshop-eko denda birtuala erabiltzen baldin baduzu, EI-SEVek direktriz berezi batzuk eman ahal izango dizkizu.

EI-SEVek edozein unetan, eta aurrez horren berri eman beharrik gabe, aldatu ahal izango ditu bere produktu, eduki eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak, eta baldintza berriak sartu. Arren, aldiro-aldiro berrikus itzazu termino eta baldintzak.

EI-SEVek bere eduki, produktu eta zerbitzuak aurkezten dituen modu berean eskaintzen ditu.

 

WEBGUNEAREN ezaugarriak

EI-SEVek, ERABILTZAILE zaren aldetik, on-line baliabide multzo zabal bat erabiltzeko aukera ematen dizu GUNEAren bidez, honakoak besteak beste: 

  • Informazio zerbitzuak.- GUNEAk informazio mota desberdin ugari eskaintzen dizkizuten zerbitzuak jartzen ditu zure eskura. Hala nola, Liburutegi Birtuala, Datu Base bibliografikoak, Fondo Dokumentalak, Berriak, Agenda. 
  • Bazkide gisa izena emateko eta EI-SEVen eta harekin lankidetzan diharduten fundazioen argitalpenak eskuratzeko zerbitzuak.
  • Ikastaro eta jardunaldi interaktiboen zerbitzuak. Eskuragarri dituzun eta EI/SEVek zuzenean, haren fundazio laguntzaileen bitartez (hala nola EI-SEVen ASMOZ Fundazioaren bitartez) eta/edo hirugarrenekin lankidetzan eman ditzakeen zerbitzuak dira, eta fundazio horietan izena emateko aukera ematen dute. 

EI-SEVek beretzat gordetzen du GUNEAren aurkezpen eta konfigurazioa aurrez jakinarazi beharrik gabe edozein unetan aldatzeko eskubidea, eta baita bere edukiak, produktuak eta zerbitzuak ere. Erabiltzaile zaren aldetik, aitortzen eta onartzen duzu EI-SEVek edozein unetan eten, desaktiba edota ken dezakeela bere GUNEko edozein zerbitzu, produktu eta/edo eduki.

EI/SEV saiatuko da GUNEA beti erabilgarri eta eskuragarri egoten, baina gerta daiteke helbideak aldatzeko, konexio berriak ezartzeko edota GUNEA eguneratzeko denbora batean etenaldiren bat egin behar izatea, aipaturiko lanak burutu bitartean.

Auñamendi Eusko Entziklopedia. 1969-2011 (aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus)

Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundeak Auñamendi entziklopediako edukiak erabiltzaileen esku jartzeko sortu zuen aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus, portala, jarraian aipatzen diren baldintzen pean daude. Web gune honetan sartzea zera dakar: erabiltzaileak hemen aipatzen diren baldintzak onartzen dituela.

Auñamendi entziklopedian argitaratutako material eta eduki guztiak, Eusko Ikaskuntzaren edo hirugarrenen jabetza intelektual eta industrial eskubideen babesean daude. Horrela, eta Eusko Ikaskuntzaren edo titular diren hirugarrenen baimena jasotzean edota legalki baimenduta zaudenean salbu, erabiltzaile zaren aldetik zure beharretarako bakarrik erabili ahal izango dituzu gunea eta zerbitzuak erabiltzearen ondorioz eskuratzen dituzun material, elementu eta informazioa. Ezin izango dituzu, ez zuzenean ez zeharka, zerbitzuak zein beren bitartez eskuratutako material, produktu eta informazioa komertzialki ustiatu.

Erabiltzaile zaren aldetik, ezin izango duzu kendu gunean agertzen diren Eusko Ikaskuntzaren edota hirugarrenen eskubideak (jabetza industriala, intelektuala edo beste edozein eskubide) identifikatzen dituzten zeinuak.

2011-…

2011. urte hasieratik sortutako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 (CC BY-NC-SA 3.0) lizentziapean zabaltzen dira. Hau da, lanak kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko askatasuna izango da, baita lan eratorriak egiteko ere.

https://mirrors.creativecommons.org/presskit/buttons/88x31/png/by-nc-sa.eu.png

• Aitortu: Lanaren kredituak aitortu behar dira, egileak edo baimendunak zehaztutako eran (baina ez aditzera emanez haien babesa duzunik edo haiek obraren erabilera hori babesten dutenik).

• Ez merkataritzarako: Ezin da lan hau merkataritza xedetarako erabili.

• Partekatu baimen beraren arabera: Lan hau aldatzen baldin bada, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, sortutako lana banatu daiteke soil-soilik baimen honen berdi-berdineko baten mende.

 

Cookieen inguruko politika

Cookie bat testu-fitxategi txiki bat da, webgune bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean gordetzen dena. Horri esker, webguneak zure bisitaldia gogoratuko du bertan berriz nabigatzen hasten zarenean. Cookieetan honako hauek gorde ohi dira: informazio teknikoa, lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareetarako estekak, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea eta abar. Cookiearen helburua webgunearen edukia zure profilera eta zure premietara egokitzea da; cookierik gabe, edozein webgunek eskainitako zerbitzuak nabarmen murriztuko lirateke.

 

Webgune honetan erabilitako cookieak

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren jarraibideen arabera, webgune honek cookieak nola erabiltzen dituen azalduko dizugu, ahalik eta informaziorik zehatzena eskaintzeko.

Webgune honek honako cookie propio hauek erabiltzen ditu:

  • Saioko cookieak, aplikazioetan, blogean eta abar iruzkinak idazten dituzten erabiltzaileak gizakiak direla –ez aplikazio automatikoak– bermatzeko. Era horretan, spamari aurre egiten zaio.

Webgune honek hirugarrenen honako cookie hauek erabiltzen ditu:

  • Google Analytics: webgune honetara egindako bisitaldien trafiko eta bolumenari buruzko estatistikak egiteko gordetzen ditu cookieak. Webgune hau erabiltzean, onartu egiten duzu Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea. Beraz, horren inguruko edozein eskubide erabili nahi izanez gero, Googleri berari jakinarazi beharko diozu zuzenean.
  • Gizarte-sareak: gizarte-sare bakoitzak bere cookieak erabiltzen ditu Gustuko dut edo Partekatu moduko botoiak sakatzeko aukera izan dezazun.

 

Cookieak desaktibatu edo ezabatzea

Webgune honetako cookieak desaktibatu edo ezabatzeko eskubidea erabili ahal izango duzu noiznahi, www.eusko-ikaskuntza.eus webgune honen homepagean aurkituko duzun abisuan. Ekintza horiek era batean edo bestean egiten dira, erabiltzen den nabigatzailearen arabera. Web-nabigatzaileak cookieak gordetzen dituzten tresnak dira, eta bertatik erabili behar duzu cookie horiek ezabatzeko edo desaktibatzeko eskubidea. Webgune honek eta webgune honen legezko ordezkariek ezin dute bermatu nabigatzaile horiek cookieak ongi ala gaizki erabiliko dituzten. Cookieen politika honi buruzko edozein zalantza argitu edo kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan webgunearen titularrarekin harremanen atalean.

 

ERABILTZAILEAREN betebeharrak

  • Erabiltzaile zaren aldetik, GUNEA arduraz eta modu egokian erabili behar duzu. Ez duzu GUNEA legearen, moralaren zein ohitura onen aurkako jarduerak egiteko erabiliko, ez eta legez kanpoko ondorioak dituzten, debekatuta dauden edota hirugarren eskubide eta interesak kaltetzen dituzten jardueretarako ere. EI/SEVek ez du inolako erantzukizunik izango gisa horretako ekintzetatik erator litezkeen ondorioei dagokienez.
  • Erabiltzaile zaren aldetik, GUNEA helburu pribatu eta partikularrekin erabiliko duzula aitortzen eta onartzen duzu. Espresuki debekatuta dago GUNEko eduki, zerbitzu eta produktuak zeure enpresa jarduera gisa erabili edo txertatzea.
  • Erabiltzaile zaren aldetik, ezin dituzu aldatu edo manipulatu ez ©-ren aipamenak, ez EI/SEVen jabetza intelektual eta/edo industrial eskubideak, ez eta GUNEAn agertzen diren edukien titularrak zein babeserako gailu teknikoak adierazten dituzten gainerako datuak.

 

Bermeen bazterketa

EI/SEVek ez du inongo kasutan GUNEko zerbitzu, produktu eta/edo edukien gaineko berme inplizitu zein espliziturik ematen, eta ezta GUNEAri berari dagokionez ere. Hori horrela, EI/SEVek ez ditu, besteak beste, eta adibide gisa, honakoak bermatzen:

  • GUNEA, bere edukiak, produktuak eta/edo zerbitzuak uneoro eta edozein lekutan xedagarri egongo direla.
  • GUNEra, bere edukietara, produktuetara eta zerbitzuetara uneoro etenik gabe sartu ahal izateko aukera egongo dela.
  • GUNEko eduki, produktu eta zerbitzuen kalitate, intertopoperabilitate, kantitate eta funtzionalitate mailak.
  • GUNEko eduki, produktu eta zerbitzuak egokiak izango direla helburu partikular eta/edo jakin baterako.
  • Edukiak egiazkoak, zehatzak, osoak, legezkoak, fidagarriak, eguneratuak eta erabilgarriak izango direla.
  • GUNEAren bidez eskaintzen diren eduki edo zerbitzuetan ez dela birusik edo bestelako elementu kaltegarririk egongo.
  • GUNEAren bidez gorde eta transmititutako datuetara edo eskaintzen dituen zerbitzuetara baimenik gabe sartu eta/edo hauek aldatu ahal izatea.

EI/SEVek, baldintza berezietan espresuki adierazten denean salbu, ez du parte hartzen hirugarrenek GUNEAren bidez edo GUNEtik kanpo hornitzen dituzten produktu, eduki eta/edo zerbitzuen prestazioan. Ez du, ezta ere, beren legezkotasun, zehaztasun, egiazkotasun, egokitasun, kalitate, fidagarritasun, autentikotasun eta/edo erabilgarritasuna gainbegiratzen edo kontrolatzen, eta beraz ez du hauen gainean inolako bermerik ematen.

 

Erantzukizuna

Erabiltzaile zaren aldetik, jakinaren gain zaude eta zeure borondatez onartzen duzu GUNEA, zerbitzuak, edukiak eta produktuak zeure erantzukizunpean erabiltzen dituzula. Beraz, eta lege batek inperatiboki erantzukizuna mugatzea debekatzen duen kasuetan salbu, EI/SEVek ez du inolako erantzukizunik erabiltzailearen edo bezeroaren aurrean GUNEra sartu eta GUNEA bera, bertako produktuak, edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzeari dagokionez. Kasu bakar batean ere ez da lortu gabeko irabaziengatiko konpentsaziorik emango.

Besteak beste, eta adibide gisa, hona zein kasutan geldituko den EI/SEV erantzukizunetik salbuetsita:

  • GUNEA, bere edukiak, produktuak eta/edo zerbitzuak ez daudenean xedagarri eta erabilgarri.
  • GUNEra eta bere produktu, zerbitzu eta/edo edukietarako sarbidea eten, eseki edo kantzelatu egiten denean.
  • GUNEAren eta bere produktu, zerbitzu eta/edo edukien kalitate maila, interoperabilitatea, kantitatea eta funtzionalitatea ez direnean betetzen.
  • GUNEko zerbitzu, produktu eta/edo edukiak ez daudenean helburu partikular eta/edo zehatz baterako egokituta.
  • Edukiak ez izatean egiazkoak, zehatzak, osoak, legezkoak, fidagarriak, eguneratuak eta erabilgarriak.
  • GUNEko edukietan edo GUNEAk eskainitako zerbitzuetan birusak edota beste elementu kaltegarriren bat egotean.
  • GUNEAren bidez gorde eta transmititutako datuetara edota eskaintzen dituen zerbitzuetara baimenik gabe sartzean eta/edo hauek aldatzean.
  • Hirugarrenek GUNEAren bidez edo GUNEtik kanpo hornitzen dituzten produktu, eduki eta/edo zerbitzuak ez direnean legezkoak, zehatzak, egiazkoak, egokiak, kalitatezkoak, fidagarriak, autentikoak eta/edo erabilgarriak. Besteak beste, eta adibide gisa, honako hauek sorturiko kalteengatik: 

I.Eduki, zerbitzu eta/edo produktuak transmititu, hedatu, xedatu, jaso edo horietara sartzearen ondorioz jabetza intelektual eta industrial eskubideen, pertsonalitate eskubideen eta hirugarrenei eragiten dien beste ororen urrapena. II.Lehiaketa desleiala eta/edo legez kanpoko publizitatea. III.GUNEko zerbitzu, produktu edo edukien bidez edo hauetan sartzearen ondorioz zabaldutako edo eskuratutako produktu, zerbitzu eta/edo edukietako bizio eta akatsak. IV.GUNEko zerbitzu, produktu edo edukien bidez edo hauetan sartzearen ondorioz hirugarrenek ez betetzea edo oker betetzea bereganatu dituzten betebeharrak. 

Erabiltzaile zaren aldetik, jabetzen zara eta zeure borondatez onartzen duzu produktu, zerbitzu eta edukien hornitzaile den hirugarrena, EI/SEVetik eta GUNEtik kanpo dagoena, dela bere produktu, eduki eta zerbitzuak zure esku ipini izatetik sor litezkeen kalteen erantzule bakar eta esklusiboa.

EI/SEVek ez du bermatzen GUNEtik bertatik loturen (link-en) bidez bisita ditzakezun hirugarrenen guneetan eskura dituzun eduki, produktu eta zerbitzuen xedagarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna zein egiazkotasuna. EI/SEVek ez ditu aipaturikoak eskaintzen, ez komerzializatzen, ez beren gainean inolako kontrolik gauzatzen, eta ez du horien gainean inolako erantzukizunik hartzen. 

 

Jabetza Intelektuala eta Industriala

  • Erabiltzaile zaren aldetik, aitortzen eta onartzen duzu GUNEko elementuak, bertako edukiak eta/edo zerbitzuak, bere egitura, sekuentzia, antolaketa, edukien aurkezpena, datu baseak eta hauekin lotuta erabiltzen diren ordenagailu programak EI/SEVen edo hirugarrenen jabetza intelektual eta industrial eskubideen babesean daudela. 
  • Horrela, eta EI/SEVen edo titular diren hirugarrenen baimena jasotzean edota legalki baimenduta zaudenean salbu, erabiltzaile zaren aldetik zure beharretarako bakarrik erabili ahal izango dituzu GUNEA eta zerbitzuak erabiltzearen ondorioz eskuratzen dituzun material, elementu eta informazioa. Ezin izango dituzu, ez zuzenean ez zeharka, zerbitzuak zein beren bitartez eskuratutako material, produktu eta informazioa komertzialki ustiatu.
  • Erabiltzaile zaren aldetik, ezin izango duzu kendu GUNEAn agertzen diren EI/SEVen edota hirugarrenen eskubideak (jabetza industriala, intelektuala edo beste edozein eskubide) identifikatzen dituzten zeinuak.

 

Urrapenak jakinarazteko prozedura

Edukiak kopiatu egin direla eta GUNEan sarbidea duten leku batean daudela ikusiko bazenu, jabetza intelektual edo bestelako eskubideak urratzen dituztela, EI/SEVen zerbitzuarekin jarri beharko duzu harremanetan, ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus, helbide elektronikoan edota EI/SEVen helbide sozialean, honako informazioa emanez:

  • Erreklamatzailearen edota, bere kasuan, bere izenean eta bere ordez jarduteko baimenduta dagoen pertsonaren izen-abizenak, nortasun agiri nazionala, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
  • Ustez legez kanpokoa den jarduera eta, ustez jabetza industrial edo intelektual eskubideak urratu baldin badira, babestuta dauden edukien eta beren kokapenaren deskribapen zehatza.
  • Espresuki zera adierazi behar da: (a) eskubideak urratu izanari buruzko informazioa zehatza eta egiazkoa dela, eta deklaratzailea babesturik dauden eskubideen titular legitimoa dela, eta (b) egin den esplotazioa legez kanpokoa dela eta eskubideak urratzen dituela.

 

Datu pertsonalak

GUNEko zerbitzu, produktu eta/edo edukiren bat erabiltzeko edo beraietara jotzeko, datu pertsonalak jasotzen dituzten hainbat erregistro formulario betetzeko eskatu ahal izango dizu EI/SEVek, erabiltzaile zaren aldetik. Aipaturiko datu pertsonal horiek pribatutasun politikan xedatutakoaren arabera erabiliko ditu EI/SEVek. GUNEko formularioak bete eta bidaltzen dizkiguzunean, erabiltzaile zaren aldetik, EI/SEVi espresuki ONARPENA ETA BAIMENA ematen dizkiozu aipaturiko Pribatutasun politikan zehaztuta dauden xedeekin eta baldintzapean eskatu dizkizugun datu pertsonalak biltzeko, automatikoki tratatzeko eta lagatzeko, kasuan kasu.

EI/SEVek indarrean dagoen legediaren arabera bete beharrekoak diren segurtasun neurriak hartu ditu eta hartuko ditu teknika eta antolaketari dagokienez. Nolanahi ere, erabiltzaile zaren aldetik, aitortzen eta onartzen duzu Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak, eta baimenduta ez dauden pertsonek bitarteko honen bidez igorri diguzun edozein komunikazio harrapa edo alda dezaketela. Hori dela-eta, EI/SEVek ezin dizu GUNEA erabat segurua denik bermatu.

 

Jakinarazpenak

Kontrakoa dioen besterik finkatzen ez den bitartean, Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek xedatutakoaren arabera beharrezkoak diren edo hauekin nolabait lotuta dauden jakinarazpenak idatziz eta postaz bidali beharko dizkiozu EI/SEVi, behean adierazitako helbide sozialera.

 

Zehaztasuna

Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauetako klausulek behin betiko eta formalki jasotzen dute alderdien borondate adierazpena. Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek indarrean sartu baino lehenagoko edozein agiri edo adierazpen behin betiko derogatuta geldituko da.

 

Uko egitea

EI/SEVek Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauetako klausularen bat ez betetzekotan dauzkan eskubideak egikaritzeari uko egiteak ez du esan nahi beste batean klausula hori bera edo beste xedapen bat ez betetzekotan egikaritzeari uko egiten dionik.

 

Iraupena eta Bukaera

Bai GUNEAk, bai bertan eskaintzen diren zerbitzu, eduki eta produktuek iraupen mugagabea dute. Nolanahi ere, EI/SEVek Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor Berriak argitaratzen dituenean, berehalakoan bukatutzat emango da harreman juridiko oro. GUNEra sartzen zarenean eta berau erabiltzen duzunean, baldintza berriak onartzen dituzula ulertuko dugu, eta harreman juridiko berri bati eman diozula hasiera.

Edonola ere, EI/SEV baimenduta dago edozein unetan eta unilateralki, eta bere nahia hori izate soilagatik, GUNEAren bidez eskaintzen duen zerbitzua, eta bertako edozein eduki, produktu zein zerbitzu, bukatutzat emateko edo eteteko.

 

Lege aplikagarria, hizkuntza eta jurisdikzioa

Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek indarrean dagoen legedi espainiarrari jarraitzen diote (gatazka arauak espresuki at gelditzen dira). Erabiltzaile zaren aldetik, EI/SEV bezala Donostiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenera jartzen zara Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauen objektu diren GUNEA eta bertako produktu, eduki zein zerbitzuetatik sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, eta espresuki uko egiten diozu dagokizukeen beste edozein foruri. Bestetik, gaztelaniazko bertsioa erabiliko da baldintza legal hauetako terminoen inguruko zalantza, ezadostasun eta interpretazio arazoak konpontzeko.

Erabiltzaile zaren aldetik, zure helbidea Espainiatik kanpo izango bazenu, EI/SEV bezala Donostiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenera jartzen zara, eta espresuki uko egiten diozu dagokizukeen beste edozein foruri.