Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrena 5,5 milioi kupoitan

Mendeurrena

2018/11/14

Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrena 5,5 milioi kupoitan

Kupoia salgai dago eta azaroaren 24an zozketatuko da.

ONCEk Eusko Ikaskuntzari eskainiko dio datorren azaroaren 24an zozketatuko den kupoia aurten ospatzen ari den Mendeurrena dela eta. Hori dela eta ONCEk hari eskainitako 5,5 milioi kupoi emitituko ditu eta salgai egongo dira Estatu osoan 20.000 agente saltzaileen salmenta guneetan, www.juegosonce.es web atarian eta baimendutako establezimendutan.

ONCE kupoia

Eusko Ikaskuntzari ONCEk eskaini dion kupoia Asteburuko kupoia da, eta 20 urtez hilabetero 5.000 €-ko soldataz gain beste 300.000€-ko saria da eskaintzen duena beti ere bost zifrak tokatzen badira; lau zifrak izanez gero saria 10 urtez hilabetero 2.000€-koa da.

Kupoia Donostiako Miramarreko Jauregian aurkeztu dute Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak; Miguel Angel Aizpuruak, Gipuzkoako ONCEren zuzendariak; eta Iñaki Dorronsorok, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak.

Behin berriz ONCEk gure gizarteko ekimen azpimarragarrienak aintzat hartzen jarraitzen du, eta horren adibidea da kupoi hau. Eta honen bitartez eskerrak eman nahi dizkie Erakundeak joku produktuak erosten konfiantza erakusten duten hiritarrei, horri esker afiliatuei zerbitzuak eskaintzen jarraitzen duelako. Euskadin 3.400 pertsona afiliatuei ematen die zerbitzua eta enplegu aldetik ONCEren jokuak komertzializatzen 540 agente saltzaile bat baditu egun Erakundeak Euskal Erkidegoan.

“Geroa Elkar- Ekin”

Eusko Ikaskuntza 1918an sortutako erakunde zientifiko-kulturala da. Gizartearen, kulturaren, hizkuntzaren, sozio-ekonomiaren, lurraldearen eta beste eremu batzuen inguruan Euskal Herriak dituen kezkak eta etorkizunerako erronka nagusiak aztertu eta ezagutza sustatzea du helburu, betiere ikuspuntu zientifikoa, elkarlanekoa, diziplina anitzekoa, askotarikoa eta independentea baliatuta.

100 urte betetzen dituen honetan, hitzordu nagusienetako bat `Geroa Elkar-Ekin’ XVIII. Kongresua da, urrian hasi zena eta hilaren 16an Donostian eta 23an Oñatin saioak ospatuko dituena. Halaber, nabarmentzekoa da azaroaren 24ean Oñatin duen hitzordua, bertan Mendeurrena gogora ekarriko du euskal lurralde guztietako ordezkari instituzional, Eusko Ikaskuntzako bazkide eta Oñatiko herritarren parte hartzearekin. Efemeride historikoaren lekuko bizia izateko gonbitea luzatu du erakundeak interesa izan dezaken orori.

Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrenari kupoia eskaini izanak, azken urteotan EAEn emandako gaien zerrenda luzeari erantzuten dio.

Borondate oneko urtea izaten ari da bereziki 2018a sariekin. Euskadin 25 milioi euro banatu dira orotara aurten. Esanguratsuenak, batetik aste honetan ONCEren 11/11 delako Zozketa Bereziak Gueñesen (Bizkaian) geratu den  milioi eurotik gorako saria, eta bestetik, maiatzean Amaren Eguneko Zozketa Bereziak 18,5 milioi euro inguru utzi zituen Billabonan (Gipuzkoa), EAEn ONCEk inoiz emandako saririk ederrena.

ONCEk Eusko Ikaskuntzari kupoia eskaini dio bere Mendeurrenean

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp