Sabadell Fundazioaren babesa gehitzen zaio Eusko Ikaskuntzari bere Mendeurrenean

Mendeurrena

2018/11/12

Sabadell Fundazioaren babesa gehitzen zaio Eusko Ikaskuntzari bere Mendeurrenean

Elkarlan hitzarmena izenpetu da erakunde biren artean Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrenari bultzada berria emanez.

Iñaki Dorronsorok, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria, eta Miquel Molins Nubiolak, Sabadell Fundazioko Presidentea, elkarlan hitzarmena izenpetu dute. Horri esker, fundazioak ekonomikoki babesten du Eusko Ikaskuntza bere Mendeurrenean.

Sabadell Fundazioaren xedea zabalkunde, formakuntza eta ikerketa jarduerak bultzatzea da hezkuntza, zientzia eta kulturaren alorretan. Era berean, gazte talentua bultzatu eta babestea du helburu. Bokazio horrek bat egiten du Eusko Ikaskuntzaren helburu historikoekin.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortuta 1918an, Eusko Ikaskuntzak euskal gizartearen kezka, galdera eta erronkei erantzun eraginkorrak ematea du xede, Euskal Herria eta haren kulturaren ikerketa medio. Asmo horrekin "Geroa Elkar-Ekin / El futuro que nos (re)une/ Notre futur ensemble" lemapean XVIII. Kongresua garatzen ari da. Kongresua gure herriaren aukerak eta erronkak azterzen dabil hurrengo alorretan: politika, gizartea, kultura eta sozioekonomia, baita simbolikoa dugun horretan eta partekatzen ditugun balioen inguruan ere.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp