Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

2015. Juan José Álvarez Rubio

2015. Juan José Álvarez Rubio

"Juan José Álvarez Rubio (Zumaia, 1964). Se doctoró en Derecho en 1993 en la Universidad del País Vasco con la tesis Los Foros de competencia judicial internacional en materia marítima. Estudio de las relaciones entre los diversos bloques normativos en presencia, con la que además obtuvo el premio extraordinario de doctorado. Es Catedrático de Derecho Internacional Privado de la UPV/EHU y Director Académico del Centro Asociado de la Universidad Nacional de Educación a Distancia en Gipuzkoa (Bergara) desde 1996. Autor de varios libros, artículos y trabajos sobre Derecho Marítimo, Derecho del Comercio internacional y Derecho Foral e Interregional, entre otras materias. Secretario general del Consejo Vasco del Movimiento Europeo desde 2003, fue designado experto por la Comisión Europea en 2007 para las áreas de justicia civil, fronteras y protección de datos personales y ámbitos de seguridad. Miembro asociado del Instituto Hispano-Luso-Americano-Filipino de Derecho Internacional (I.H.L.A.D.I.). Vicepresidente de la Asociación Española de Profesores de Derecho Internacional y Relaciones Internacionales. Director Científico del Observatorio Jurídico transfronterizo hispano-francés, constituido por los Colegios de abogados de Bayona y Gipuzkoa y la Universidad del País Vasco. Codirector del Master Interactivo sobre Comercio Internacional, organizado por la Universidad del País Vasco y Eusko Ikaskuntza desde 1998; coordinador de las actividades jurídicas de Eusko Ikaskuntza en relación al ámbito transfronterizo hispano-francés. Secretario y fundador en 2010 del Instituto de Gobernanza Democrática "Globernance."

EUSKO IKASKUNTZA-LABORAL KUTXAREN SARIA 2015

GORAIPAMENAK BAINO GEHIAGO: EUSKO IKASKUNTZA-LABORAL KUTXAREN SARI-EMATE BIKAINA

Eduki intelektualez beteriko ekitaldi batean, eta emozio ukitu batzuekin, Juan José Álvarezek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Saria jaso zuen urriaren 13an.
 

Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Saria (2015.10.13)

Iñigo Urkullu lehendakaria, Nafarroako Gobernuko eledun eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo, Laboral Kutxako presidente Txomin García eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsoro izan ziren mahai-buruak, Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja Aretoan.

Ekitaldiaren hasieran, sariaren epaimahaia osatzen duten Unibertsitateetako sei errektorek eta ordezkarik hartu zuten hitza, sarituaren eginkizun ezberdinak landuz: Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea), Iñaki Esparza Leibar (UNED-Bergara), Alfonso Carlosena (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Iciar Astiasaran (Nafarrokako Unibertsitatea), Cristina Iturrioz (Deustuko Unibertsitatea) eta Iñaki Goirizelaia (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Hitzaldiari hasiera emateko, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariaren hastapenak ekarri zituen gogora (orain dela 20 urte hasi ziren sariarekin). Ildo berean, Laboral Kutxari eskerrak eman zizkion, saria ahalbidetzen duelako, baita Unibertsitateei ere, beren parte-hartzearekin ospea ematen diotelako. Juan José Álvarezen gogoetak erreferentziatzat hartuz, Iñaki Dorronsorok "Ezagutzaren triangeluaren” inguruan hitz egin zuen. Izan ere, bere hitzetan, triangelu honen gainean eraiki behar dira hazkundearen eta enpleguaren sustapena bultzatzen dituzten gizarte proiektuak: hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza. Hiru atal hauetan saridunak egin dituen ekarpenak azpimarratu zituen lehendakariak. Amaitzeko, gogora ekarri zuen Juan José Álvarez, 51 urterekin, saria jaso dutenen artean gazteena dela, eta horrek “agerian jartzen duela bere talentua, lanerako gaitasuna eta bikaintasuna”. Eraikuntza fasean dagoen curriculuma dela nabarmendu zuen, “fruiturik ederrenak emateko dagoena” alegia.

Sariaren epaimahaiak Juan José Álvarezen ibilbide profesionala kalifikatzeko erabili zuen “zirraragarria” adjektibotik abiatuz, Laboral Kutxako presidente Txomin Garciak saridunaren curriculum “zabal, nabarmen eta anitzaren” zortzi alderdi landuz eskaini zuen bere hitzaldia: arlo akademikoan egin duen lana; Europako erakunde nagusienentzako jakitun, aholkulari eta kolaboratzaile gisa egin duen ekarpena; bere ikerketa jarduera oparoa, irizpenen ekoizpena; balio handiko erakundeetan izan duen parte-hartzea; dibulgazio lan oparoa; kongresuetan parte hartuz egin duen ibilbide aberatsa; eta, azkenik, bere eguneroko abokatu lana.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxako 2015eko Sariaren irabazle izendatzen duen diploma jaso ostean, hunkiturik, Juan José Álvarezek oso hitzaldi garrantzitsua eskaini zuen, non unibertsitate lana eta erakundearen etorkizuna izan ziren ardatz nagusi. Garai indibidualista eta “ahal duena salba dadila” batean, Unibertsitatea izendatu zuen “gaurkoaren eta biharkoaren arteko zubi”. Hori horrela, aldarrikatu zuen unibertsitateak ezin duela soilik bere azken helburuari eutsi, ezta ezin duela “ikuspegi utilitarista” bat eskaini ere. Hala, beharrezkotzat jo zuen Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko egungo unibertsitate egitura bilakatzea benetako “sistema integratuan, parte hartzailean, sendoan eta organikoan”. Ideia hau zehazteko, “euskal unibertsitate bat eraikitzea” proposatu zuen, “Euskal Herrikoa izango dena, birtuala, on line eta euskaraz, gure kultura, gure hizkuntza eta gure ezagutza mundura zabaltzeko; beti ere erakundeen arteko elkarlana sustatuz”.

Hitzaldi eraikitzaile bat eskainiz, Nafarroako Gobernuko eledun eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok aldarrikatu zuen Alvarez bezalako pertsonak direla gakoak “herritarrek lidergoa berreskuratzeko; inoiz galdu behar ez zutena, alegia”. Era berean, kontseilariak azpimarratu zuen Nafarroako Gobernu berriak Eusko Ikaskuntzarekin duen konpromisoa, eta, erakundeak dituen baloreak nabarmendu zituen, Gobernuak horiekin bat egiten duela gailenduz: “Eusko Ikaskuntzaren independentzia, aniztasuna, errespetua eta elkarrizketa aniztasun kulturalean eta solidaritatean oinarritutako lurralde baten alde; kulturan eta zientzian kulunkatzen dena, garapenerako motore bezala, eta euskararekiko duen maitasuna eta ardura”.

Iñigo Urkullu lehendakariak itxi zuen ekitaldia, gizonari eta intelektualari goraipamenezko hitzak eskainiz: “Gaur Juanjo Alvarez Rubiori egiten diogu aitortza, pertsona hurbila, gizarteko egunerokotasunaren aurrean erne dagoena, eta beti positiboa” dena. Unibertsitatearekin konprometitua dagoen pertsona da, baita ezagutzaren difusioarekin, erakundeetako eta politikako parte hartzearekin eta gure herriaren iraganarekin eta gure etorkizunarekin Europan ere”. Era beran, gure garaiko erronken inguruan hitz egin zuen, hala nola Europako eraikuntzaz, errefuxiatuen harreraz, ekonomiaren suspertzeaz, gazteen enpleguaz edota Kontzertu Ekonomikoaz”. Lehendakariaren hitzetan, alor bakoitzak “partekatutako gogoetak eta premiazko irtenbideak” behar dituzte, eta bide horretan, Juan José Álvarez bezalako pertsonek ekarpen handia egin dezakete.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria