Euskal Gizartea: Kultura eta Identitatea

"Identitate kulturala, erreferentziazko eta konparaziozko osagai zehatzak emateaz gain, kolektibitatea bereizten duen unibertso sinbolikoa laburtzen du, izan ere, errealitatearen interpretaziorako eredu singularrak ezartzen ditu, baita bizitza eta pentsamendu kodeak, adierazteko, balioztatzeko eta sentitzeko modu ezberdinak barneratzen dituenak"

Eremu tematikoak
Errealitate sozio-kulturala
Kategoria
Ikerketa
Egoera
Bukatuta
Denboraldia
2016-01-01-2017-12-31

HELBURUAK

Euskaldun izateko definizio bakarra ez dagoenaren premisetatik abiatuz, euskal identitateak ezin du soziologikoki definitua izan, identitatea etengabe eraikitzen dela, eta ez dagoela euskal identitate singular bat, euskaldunok identitate anitzak ditugula eta proiektu honen ikerketaren helburuak hauek dira:

  • Balio erkideak, partekatuak, positiboak eta biltzaileak zehaztu eta aztertzea; eta balio horiek sustatzeko eta kulturartekotasuna barne hartuko duten nazio-nortasunak eraikitzeko moduak bilatzea.
  • XXI. mendeko euskal kulturaren eta nortasunaren espazioak nolakoa izan beharko lukeen aztertzea.
  • Kulturaren bidez euskal nortasuna nola bultza daitekeen aztertzea; hau da, gizartearen garapena mugatu duten dinamikak atzean uzteko oinarriak eta bide berriak proposatzea.
  • IKTek euskal kulturaren eta nortasunaren espazioa eraikitzeko eskaintzen dituzten erronkak eta aukerak aztertzea.
  • Globalizazioaren ondorioz sortzen diren nazioarteko eraginak gure nortasuna galdu gabe nola txertatu ahal eta behar ditugun aztertzea.

aZALPENA

Alor kulturalaren eta identitarioaren alderdi ezberdinak aztertu, etorkizunean gure gizartea nolakoa izatea nahi dugun ikertzen saiatzeko.