ENE

2016. Euskal Echea Asociación Cultural y de Beneficiencia. Argentina

2016. Euskal Echea Asociación Cultural y de Beneficiencia. Argentina

Argentinako Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkarteak eskuratu du ENE Saria 2016an zehar euskara eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik. 

Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkartea 1904. urtean sortu zen euskaldunak eta argentinarrak batzeko bazkundea izateko helburuarekin. Sortzaileen helburei jarraituz, 1906an Euskal Echeak lehengo eskola zabaldu zuen Buenos Airesen 100 bat neskeentzako lekuarekin. Urteak aurrera egin zuten eta gero eta eskaera altuagoa jasotzen zutelarik, leku kopurua zabaldu eta mutileei ere ireki zieten ateak. 

Baina mugarria 2007an heldu zen, proiektu berri batek euskara eta euskal kulturari bultzada berezia eman zionean eta orduztik geroztik goraka besterik ez du egin. Egun, bakarrak dira euskara irakasgai kurrikalarra izatea lortu dutenak. 

Gaur egun, 300 kide baino gehiagok osatzen dute erakundea eta 1.500 dira geletan dituzten ikasleak, horietako 900 Buenos Aireskeko egoitzan izanik eta 500 Llavallolen duten beste egoitzan banaturik. 6 euskara irakasle dituzte eta maila desberdinetan sailkatutako 61 bat talde dira guztira, 36 Buenos Airesen eta 25 Llavallolen.  Astean eskola programaren kurrikulan dagoen ordubeteko klasea dute ikasleek.

Urtean ematen dituzten euskara klaseetaz gain, besteak beste, Korrika ospatzen dute, euskal dantza eta musika egin, abesbatzak izan eta Argentinako Euskal Etxeen umeen topaketa egiten dute euren egoitzetan...eta noski, Euskararen Naziorteko Egunaren ospakizuna burutzen dute. Gainera, gelen, aretoen eta pasilloen seinalektika euskaraz izaten da, horrela, "Jai Alai", "Gernika" edo "Guretzat" bezalako izendapenak topa daitezke  euren hormen artean.

ENE Sariaren epaimahaiak azpimarratu nahi izan du "Euskara gai kurrikulartzat daukan eskola bakarra da. Argentinan lan mordoa egiten duen erakundea da eta bolumen aldetik irismen zabala dauka, 1.500 umeetara heldu ezik, euren beste 1.500 familietara heltzen baitira ere". Halere, epaimahaiak argi utzi nahi izan du urtean urteko lanari so egiten diola eta "beste erakunde ugari oso bide egokian ari dira, testuinguru apalago batetan egonda ere (edo ez). Pausu sendoak ematen ari dira euskara eta euskal kulturaren aldeko lanean". Kasu guztietan ere, etorkizunari begira lanean jarraitzera animatu nahi izan dituzte.