ENE
Oinarriak
HAUTAGAITZAK
Euskal Herritik kanpo euskara sustatzeko lanetan diharduen edozein erakundek parte har dezake, baita aurreko urteetan saria eskuratu dutenek ere.
Federakuntzak ezin dira sarira aurkeztu, bai, ordea, hauek osatzen duten erakundeak.
Euskal hizkuntza eta horren adierazpideak zabaltzeko lana hartzen da euskara sustatzeko oinarritzat: irakaskuntza, literatura idatzia, ahozkoa, zinea… eta sortze lan oro.
Kasu bakoitzaren testuingurua eta baliabideak biziki kontuan hartuko dira.
SARIA
Aitorpen publikoa eta Nestor Basterretxeak ENErako diseinatu zuen anagramaren burdin eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzio bat.
EPAIMAHAIKOA
Eusko Ikaskuntzak izendatuko duen Epaimahai batek banatuko du saria.
Baloratzeko orduan, Epaimahaiak alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak hartuko ditu kontuan, sustapen ideietan ageri den berritasunarekin batera.
Epaimahaiak saria eman gabe utz dezake.
HAUTAGAIEN AURKEZPENA
Parte hartu nahi duten erakundeek beren jardueraren berri eman beharko dute horretarako egokitutako galdetegian. Bertan, beren jardueraren berri eman ahal izango dute. Txosten hori osatzeko eskatzen den bakarra da email bat izatea.
Meritu berezia emango zaie euskaraz aurkeztutako lanei.
Galdetegia osatzeaz gain, ezer gehigarria atxiki nahiko balute (argazkiak, adibidez), komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus helbidera idatzi beharko dute, erakundearen izena adieraziz.
EPEAK
2017ko azaroaren 15ean amaituko da hautagaiak aurkezteko epea.
Euskararen Nazioarteko Egunean, 2017ko abenduaren 3an, jakinaraziko da Epaimahaiaren erabakia.
Sariari buruzko edozein arazo Eusko Ikaskuntzaren baitan erabakiko da.