Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria

2019. Aizpea de Atxa

2019. Aizpea de Atxa

Sari ospetsuaren 25. edizioaren urteurrena dela eta, aurten bi golardo banatu dira: Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan curriculum nabarmenari batetik, eta gazteek egindako proiektu onenari bestetik.

Aizpea de Atxaren “InpostuRA” performance proiektuak eskuratu du Eusko Ikaskuntza- LABORAL Kutxa Gazte Saria.


Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte saria

Aizpea de Atxa artista nafarraren “InpostuRA” performance lana gailendu da Eusko Ikaskuntza- LABORAL Kutxa Gazte Sariaren lehenengo edizioan. 35 urte baino gutxiagoko gazte banakoen edota taldeen jarduna bultzatzea xede duen sariak 6.000 eurotako ordainsaria banatzen dio proiektu irabazleari eta 2019-2020ko epealdian gauzatu beharra dago. “Publizitateak eta sare sozialek gidatzen duten gizartean sortzen digun irudia bihurtu da gure buruhausterik handiena. Honen inguruko hausnarketetan eta desegite-praktikan oinarritutako proiektua da InpostuRA”, azaltzen du De Atxak. Epaimahaiaren aburuz, proposamen irabazleak “geure buruari sarritan egiten diogun `Nor naiz?´ galderaren inguruko hausnarketa modu dinamiko, interaktibo eta berritzaile batean planteatzen du”.

Aizpea de Atxak 21 urte ditu eta Arte graduko 3. mailako ikaslea da. 2018an Nafarroako Arte Gazte Topaketetan 2. saria eskuratu zuen Gorputzak lanarekin, eta urtebete lehenago aukeratua izan zen horietan ere.


Epaimahaia

Arantza Cuesta, Eusko Ikaskuntzako Zuzendaria; Marije Etxaniz, LABORAL Kutxako Komunikazio Zuzendaria; Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektore Akademikoa; Txelo Ruiz, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegugarritasunaren arloko errektoreordea; Nuria Cano, antropologian aditua; eta Maider Lopez eta Urkiri Salaberria, artean adituak.

Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria