Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria

2020. Joana Otxoa de Alaiza / Alexander Gurrutxaga

2020. Joana Otxoa de Alaiza / Alexander Gurrutxaga

Gazteei zuzendutako deialdian, Alexander Gurrutxaga eta Joana Otxoa de Alaizaren “TXORI KANTAZALE. Xabier Lete berrezagutzen” proiektuak eskuratu du Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxa Gazte Saria.


Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte saria

Alexander Gurrutxaga eta Joana Otxoa de Alaizak osatutako taldeak eskuratu du aurtengo Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxa Gazte Saria "TXORI KANTAZALE. Xabier Lete berrezagutzen" lanarengatik. Hala erabaki du aho batez epaimahaiak. Lanaren izenburuak berak dioen bezala, poeta eta kantariaren obraren berrirakurketa bat egin nahi da, publiko berrietara gazteengana heltzeko xedez. 

Horretarako, artistaren obraren inguruko errezitaldi musikatu bat ondu eta disko-liburu formatuan argitaratuko dute 2020-2021 urteetako epealdian.

Alexander Gurrutxaga eta Joana Otxoa de Alaiza gipuzkoarrak dira eta 31 urte dituzte biek. Gurrutxaga euskal literaturan doktorea da eta, hain zuzen, Xabier Leteren poetikaren inguruan landu zuen doktore tesia. Otxoa de Alaiza Pianoan lizentziatuta dago eta musikaren alorra sakonki landu azken urteotan.

Epaimahaiaren aburuz, lanak sariaren xedearekin bat egiten du guztiz: “Humanitateak, Kultura eta Arteak lantzen ditu; gaurkotasun handiko gaia jorratzen du, aurten artista hil zenetik hamar urte beteko baitira; haren ondarea belaunaldi berriei zabaltzeko aukera eskaintzen du; eta, gainera, euskararen erabilera bera ere bermatuta dago”.

Golardoak 6.000 eurotako ordainsaria banatuko du.


Epaimahaia

Arantza Cuesta, Eusko Ikaskuntzako Zuzendaria; Marije Etxaniz, LABORAL Kutxako Komunikazio Zuzendaria; Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektore Akademikoa; Txelo Ruiz, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegugarritasunaren arloko errektoreordea; Ixone Fernández de Labastida, Barandiaran Fundazioaren Lehendakaria; eta Urkiri Salaberria, Artean aditua..

Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria