Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

2014. Mariasun Landa

2014. Mariasun Landa

Mariasun Landa Etxebeste (Errenteria,1949) Sorbonako Unibertsitatean Filosofian lizentziatua da (1973) eta Filosofia eta Letretan lizentziatua Valentziako Unibertsitatean. Egun, Maisutza Unibertsitate Eskolako (UPV-EHU) Didaktika irakasle titularra da. Euskal Herriko aldizkari eta egunkari askotan kolaboratu du eta bere sorkuntza lana haur eta gazteen euskal literaturan oinarritu da batez ere. Haurrentzako hogeita hamar titulu ingururen egilea da, bere lanetako asko gaztelera, katalan, galiziar zein atzerriko beste hizkuntzetara itzuli dute: ingelesa, frantsesa, alemana, grekoa, arabiarra, korearra, albaniarra. Bere nobela autobiografikoa argitaratu zuen 2007 urtean: La fiesta en la habitación de al lado. Hainbat sari jaso ditu bere literatur lanarengatik: 1982ko euskarazko Haur Literaturako Lizardi Saria, 1991ko Haur eta Gazteen Euskadi Literatura Saria, Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen 2003ko Haur eta Gazteen Literatura Sari Nazionala, 2008ko Hans-Christian Andersen Nazioarteko Sarirako Hautagaia, Donostiako Udalak ematen duen Hiritarraren Merituari Domina 2004ean, 2004ko Errenteria Hiriko domina, 2011 urtean Dabilen Elea Saria jaso zuen bere literatura lan oparoaren omenez.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria