Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

2016. Javier Echeverria Ezponda

2016. Javier Echeverria Ezponda

Javier Echeverría Ezpondak lortu du Euskal Herriko curriculum nabarmenenei ematen zaien Eusko Ikaskuntza — Laboral Kutxa de Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2016 Saria.

Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuko sei unibertsitateetako Errektoreen ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Laboral Kutxako Lurralde Zuzendariak osatu dute epaimahaia. Bereziki nabarmendu dute “bere formakuntza bikoitza, matematika eta filosofian”. Era berean, azpimarratu dute "Bere karrera akademikoa eta zientifikoa, bere ondarearen kaudimena −sortu duen eskolaren bitartez− eta Herrialdearen gobernantzarekin duen konpromisoaren garrantzia”.

Bere karrera akademikoa eta zientifikoa, bere ondarearen kaudimena −sortu duen eskolaren bitartez− eta Herrialdearen gobernantzarekin duen konpromisoa oso garrantzitsuak dira. 37 urteko irakaskuntza-karrera du, eta horietan zehar aztarna ezabaezina utzi du Madrilen −CSIC Kontseiluaren Filosofia Institutua fundatu zuen− eta Euskal Herrian −EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea fundatu zuen−. Eskakizun akademiko goreneko ikasketa-erakundeak sortu eta finkatzeko lan egin duen aitzindaria da. Irakaslea izan den urteetan zehar bere zuzendaritzapean prestatu diren 17 doktoreez osatutako ikastetxe bat sortu du. Ikastetxe horretan, hark irakatsitako estandar akademiko eta erantzukizun-estandar altuak mantendu eta lantzen ditu.

Humanitateen esparruko mundu osoko erreferentziazko irudia da. Hitzaldi gonbidatuak eskaini ditu giza zientzien alorreko biltzar esanguratsuenetan, eta oraindik ere mota horretako eginkizunetarako eskakizunak iristen zaizkio. Horrek agerian uzten du bere diskurtsoaren kalitatea eta indarra. Anagrama Sariaren eta Saiakera Sari Nazionalaren gisako sariak jaso ditu, baita Ikerkuntzako Euskadi Saria ere. Gainera, Jakiundeko osoko kidea da.

Gizarteari bere azterlanen xedea eta horien edukia jakitera emateko ahalegina behar bezala frogatuta geratu da, zabalkunderako egin dituen nazioko 300 bat hitzaldien eta nazioarteko 165 bat hitzaldien bitartez. Euskal Autonomia Erkidegoko nahiz Nafarroako hainbat batzorde eta erakundetako kidea da, eta Espainiako, Europako eta Latinoamerikako hainbat batzordetan parte hartu du. Jarduera bizia mantendu du atxikita egon den erakundeetako kudeatzaile gisa: EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa, EHUko ikerkuntzako errektoreordea, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea, Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea, eta abar. Nazioartean, honako kargu hauek nabarmendu daitezke: Estatu Iberoamerikarren Erakundeko aholkularia; Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) zuzendaritza-batzordeko kidea; eta Europako Erkidegoko, European Science Foundationeko, CONACYTeko (Mexiko) eta CONICETeko (Argentina) batzorde ebaluatzaileetako kidea.

Sari emate ekitaldia 2016 urteko udazkenean gauzatuko da.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria