Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

2019. Juan Ignacio Pérez Iglesias

2019. Juan Ignacio Pérez Iglesias

Sariaren 25. edizio honetan Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eskuratu du. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko sei unibertsitateetako ordezkariek, eta Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariek. “Zorroztasun akademikotik eta zientzia arlo guztien ezagutza zabaletik abiatuta, euskal gizartean kultura zientifikoa sustatu du. Euskal unibertsitatea gizartera gerturatu du, ezagutza maila areagotuz eta begirada kritikoa garatuz”, azpimarratu du epaimahaiak.

Juan Ignacio Pérez-en ibilbide profesionala UPV/EHUri lotuta dago. 1985ean hasi zen ikertzaile eta irakasle fisiologiaren arloan, eta, 1999az geroztik, katedraduna da; halaber, 1998 eta 2009 bitartean hainbat kargu garrantzitsu izan ditu UPV/EHUn. 2004tik 2008ra, adibidez, errektorea izan zen.

Bere ekarpenetako bat izan da unibertsitatean euskararen erabilera sustatzea. Halaber, Jakiunde elkartearen Jakin-mina programaren koordinatzaile eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria izanik, ezagutzak ugaritzeko eta zabaltzeko bideratu zituen ekintzak. Berak egindako lanari esker, aipatutako katedrak Espainia mailan arlo horretan dagoen saririk garrantzitsuena eskuratu zuen 2014an, alegia, PRISMAS saria, dibulgazio zientifikoa aintzatesten duena.

Azkenik, komunikabideetan egindako lana aipatu behar da, hedapen zientifikoa sustatzeko espazioetan, bai eta baliabide digitaletan egindako ekarpena ere; izan ere, bere espezializazio-arloan sakondu du, eta ezagutzen dibulgazio sozial zientifikoa bultzatu.

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria 1995ean Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak abian jarri zuten, alor horietan jardueran dauden pertsona ospetsuen bikaintasuna nabarmentzeko; bere obra osoaren bidez Euskal Herriko kultur garapenari modu eraginkorrean laguntzen dioten curriculum nabarmenenak saritzeko helburuz. 


Juan Ignacio Pérez Iglesias (Salamanca, 1960) EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisiologia Fakultateko Katedraduna, bertan, Zientzia Kulturako Katedra zuzentzen du.

1982an UPV/EHUren Zientzietan (Biologikoak) Lizentziaduna, 1986an doktoradutza lortu zuen. Bere ibilbidean uztartu egin ditu unibertsitate kudeaketa, kultur zientziaren sustapea eta zientzia-gizarte harremanen azterketa eta zientzia garapenaren inplikazioak gizartean. Ikerketa proiektu anitzetan parte hartu du, horietako zenbaitetan ikerlari nagusi gisa.

UPV/EHUko Euskara Errektoreorde 1997ko ekainetik 2000ko otsailera, Errektore izan zen 2004ko maiatzetik 2009ko urtarrilera.

Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholku Kontseiluko kide (2000-2002) da eta Unibertsitate Koordinazioko Kontseiluko kide (20002-2004) izan zen.

Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) kide da, FECyT Zientzia eta Teknologia Kontseilukoa eta UPV/EHUko Udako Ikastaroetako Fundazioko Patronatukoa. DIPCeko kide eta naukas.com guneko kolaboratzaile ere bada.

35 artikulu egin ditu animalia biologia eta itsas biologia alorreko prestigio eta zabalkunde handieko zientzia aldizkarietan. Beste egile zenbaitekin batera, unibertsitate sistemen inguruko bi libururen eta animalien biologiari buruzko liburu baten egile da. Zientzia dibulgazioan aritzen da komunikabideetan (internet, irratia eta telebista).


Epaimahaia

Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria; Marije Etxaniz, LABORAL Kutxako Komunikazio Zuzendaria; Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea; José Antonio Rodríguez Ranz, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako Errektoreordea, Errektorearen izenean; Iciar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordea, Errektorearen izenean; Imanol Nuñez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntzako Errektoreordea eta Hizkuntza Plangintza arkolo Zuzendaria, Errektorearen izenean; Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoa, Errektorearen izenean; eta Iñaki Esparza Leibar, UNED Bergarako Zuzendaria, bertako Errektorearen izenean.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria