Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

2020. Mikel Mancisidor

2020. Mikel Mancisidor

Sariak 25 urte betetzen dituen edizio berri honetan Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria Mikel Mancisidorrek eskuratu du. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko sei unibertsitateetako ordezkariek, eta Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariek. Nazio Batuen Erakundean Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen garapenean eragile garrantzitsuenetako euskalduna da, René Cassinez geroztik. Epaimaiharen ustez, “bereziki aipagarria da Nazioarteko Zuzenbidean bi alorretan egindako ekarpena: gizakiak ura izateko duen eskubidean eta gizakiaren zientziarako eskubidean”. Gainera, epaian asotzen den bezala “bere ekarpena Amerika, Europa eta Euskal Herriko unibertsitateetan izandako jarduerarekin bateratu du, gizarteratze eta dibulgazio lanekin, bai eta mundu guztian zehar egindako lankidetza, laguntza humanitario eta giza eskubideen defentsarekin ere”.

Lehenengoari dagokionez, UNESCO Etxeko zuzendari gisa aritu zenean, bere lana erabakigarria izan zen Nazio Batuen Batzar Orokorrak 2010ean Uraren Eskubidea bizitzaz gozatzeko ezinbesteko Giza Eskubide gisa aitortzeko. 

Bestetik, NBEko Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Komiteko kide da 2010tik eta erakunde horrexek berak onartu zuen Zientzia eta Giza Eskubideei buruzko Iruzkin Orokorra, Mikel Mancisidor kontalari izan zuena. Horrela borobildu ditu Zientziaren Eskubidearen alorrean lanean aritutako bost urte, gaur egun, UNESCO bezalako nazioarteko erakundeek eta herrialde talde garrantzitsu batek (Europar Batasuneko zenbiat eta Iberoamerikar Erakundearen parte diren hogei Estatu baino gehiago) onartuta duena. Lorpen honek balio berezia hartzen du klima aldaketa edo osasun publiko globalaren drama bezalako balore krisi bete-betean.

Bere zorroztasun intelektual, zintzotasun, berrikuntzarako gaitasun eta ardurari esker, Mikel Mancisidor mundu globalean Giza Eskubideen garapenerako erreferente nabarmena da.

Esfortzu hau guztia Amerika, Europa eta Euskal Herriko unibertsitateetan izandako jarduerarekin bateratu du, gizarteratze eta dibulgazio lanekin, bai eta mundu guztian zehar egindako lankidetza, laguntza humanitario eta giza eskubideen defentsarekin ere.

Azkenik, epaimahaiak azpimarratu nahi izan du sarituaren etorkizuneko proiekzioa, gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa den esparru horretan sakontzeko eta horretan laguntzen jarraitzeko. 


Mikel Mancisidor de la Fuente (Bilbo, 1970), Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Nazioarteko harremanetako doktore Geneva School of Diplomacyn. Deustuko Unibertsitatean irakasle (eta Gobernu Kontseiluko kide) da, bai eta Washingtoneko American Universityn ere (eta Facultyko kide 2016tik). Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuan irakasle da, bi eta Errusiako Giza Eskubideetarako sarean (2019-2020). Ikerlari da Gobernantza Demokratikoaren Institutuan.

Erakunde politiko eta nazioarteko erakundeetako aholkulari da (OME, UNESCO, OHCHR); Atzerri Gaietarako ministerioetarako, organo judizial eta eskola diplomatikoetako formatzaile lanetan aritzen da, Espainia eta beste zenbait herrialdetako unibertsitate eta akademietan hizlari ere bai.

Hizlari edo aditu gisa parte hartu du NBE eta UNESCOren lan taldeetan, Giza Eskubideen Kontseiluaren aurrean eta NBEren Asanbladako Hirugarren Komisioaren baitan, bai eta Europako Parlamentuan ere. 2012an NBEren Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Komiteko kide aukeratu zuten Aditu Independente gisa, eta 2016, berriro. 

Gernika Gogoratuz Bakerako Ikerketa Zentroko koordinazio zuzendari eta Unesko Etxea-UNESCO Euskadiko zuzendari izan zen (2004-2014).

Bereziki aipagarria da Nazioarteko Zuzenbidean bi alorretan egindako ekarpena: gizakiak ura izateko duen eskubidean eta gizakiaren zientziarako eskubidean. UNESCO Etxearen buru izan zenean, ekarpen erabakiorra egin zuen Nazio Batuen Asanblada Orokorrak 2010ean Uraren Eskubidea bizitzaz osotasunean gozatzeko Oinarrizko Giza Eskubide gisa har zezan. Era berean, eskubide honi eskainitako NBEen lehen liburuaren edizioaren ardura hartu zuen.

Martxoko Nazio Batuetako Ekonomia, Gizarte eta Kultur Eskubideen Komitearen ohiko 69. saioak aho batez onartu zuen Mikel Mancisidorrek kontalari gisa defendatu zuen Zientziaren Eskubideari buruzko Iruzkin Orokorra. Horrela, Zientziarako Giza Eskubidea, NBEren fundazio Kartan eta 1948eko Adierazpen Unibertsalean sustrai sakonak dituena, 2020an berreskuratu da Giza Eskubideen Nazioarteko Eskubidean Mikel Mancisidorren lidergoari esker.

Giza Eskubideen Urrezko Domina jaso zuen Giza Eskubideen Espainiar Ligan (2013).

Memoriaren Euskal Institutuko Zuzendaritza Kontseilua-Gogorako kide da. (2012-2020).

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubiden René Cassin Sariko Epaimahaiko kide da (2014tik) eta Giza Eskubide eta Bakearen Kulturarako Iberoamerikar Sariko epaimahaikide.

Lankidetza, laguntza humanitario eta giza eskubideen GKEetan lan egin du eta, zenbait urtetan, hainbat gatazka eta larrialdi gertatzen ari ziren tokietan bertan aritu zen. 

Guzti hori dela eta, Mikel Mancisidor izan daiteke giza eskubideen alorrean proiekzio handienetarikoa duen euskalduna eta, zalantzarik gabe, Nazio Batuen alorrean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eskubideen garapenean eragile garrantzitsuenetarikoa, René Cassinez geroztik.


Epaimahaia

Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria; Marije Etxaniz, LABORAL Kutxako Komunikazio Zuzendaria; Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektore Akademikoa, Errektorearen izenean; Jon Zarate, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen eta etengabeko prestakuntzaren arloko errektoreordea, Errektorearen izenean; José Antonio Rodríguez Ranz, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako Errektoreordea, Errektorearen izenean; Iciar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordea, Errektorearen izenean; Roldán Jimeno, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkari Nagusia, Errektorearen izenean; eta Iñaki Esparza Leibar, UNED Bergarako Zuzendaria, bertako Errektorearen izenean.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria